Puxkak biltzera aterako da Eraiki larunbatean

Eraiki dantza taldea puxkak biltzera irtengo da aurten ere. Larunbatean dute hitzordua, Behobia eta Bidasoa auzoetako baserrietan. Puxka biltzea aspaldiko ohitura da Irunen, garai batean galduta, eta 1984an Eraikik berreskuratutakoa. Baserriz baserriz...

Eraiki dantza taldea puxkak biltzera irtengo da aurten ere. Larunbatean dute hitzordua, Behobia eta Bidasoa auzoetako baserrietan. Puxka biltzea aspaldiko ohitura da Irunen, garai batean galduta, eta 1984an Eraikik berreskuratutakoa. Baserriz baserriz dantza egiten joatean datza, etxe bakoitzean nagusiak eman nahi duen janari puxkak biltzen (txorizoa, arrautzak…).

Igandean, bestalde, Aurrez aurre emanaldia aurkeztuko dute Eraikik eta Maritzuli konpainiak Bergarako frontoian, 19:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.