Euskarazko animazioak Abbadian

Hendaia euskaraz euskararen hilabetearen karietara, Abbadiako gazteluak eta eremuak hainbat animazio antolatu ditu hilaren zehar, euskaraz. Martxoaren 5ean eta 19an (larunbatarekin), 15:00etan, bisita gidatuak egingo dira Abbadia gazteluan, 6,30 eur...

Hendaia euskaraz euskararen hilabetearen karietara, Abbadiako gazteluak eta eremuak hainbat animazio antolatu ditu hilaren zehar, euskaraz. Martxoaren 5ean eta 19an (larunbatarekin), 15:00etan, bisita gidatuak egingo dira Abbadia gazteluan, 6,30 euroko prezio murriztua ordainduz.

Heldu den asteazkenean, martxoak 9, Itsas harrien artean bizia guztientzako natura-ateraldia eginen dute, CPIE Euskal Itsasbazterraren eskutik. Itsas bazterreko fauna eta flora deskubritzen ahalko dira marea beherean. Hitzordua 10:00etan Larretxean. Nahitaezkoa da izena ematea, telefonoz (0559-20 37 20) edo e-postaz.

Eta azkenik, hilaren 16an (asteazkena), 14:00etatik goiti, CPIE Euskal Itsasbazterrak 8 eta 11 urte bitartekoei beren irudimena zabaltzea proposatzen die, eta karta irudiztatuetatik abiatuz Karta Hitz natura-ateraldia baliatuz, euskarazko ipuin bat idatziko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.