2011/3

Mandubiatik Brinkolara, Itsastarrak Mendi Taldearekin

Transhumantziaren Ibilbidearen baitako hirugarren irteera dute bihar (hilak 12) Itsastarrak mendi taldekoek. Mandubiatik Brinkolara joango dira mendizaleak, Zumarraga eta Aztiriako Gaina zeharkatuz eta guztira 20 kilometro dituen ibilbidea osatuz. Best...

admin

Itsas Mendik XV. Pala Txapelketa antolatu du

Astelehenean abiatuko da Itsas Mendik antolatutako XV. Pala txapelketa. Pintatu berri duten pilotalekuan, guztira, 10 bikote ariko dira nor baino nor. 12 jardunaldi izango ditu txapelketak eta ligaxka ekainaren 3rako bukatuko dutela esan dute antolatza...

admin

‘Oarso’ aldizkariak Udalari 7.500 euroko gastua eragingo diola jakinarazi du Merinok

Pasa den astean oposizioko alderdiek Oarso aldizkariaren banaketa geratzeko eskatu zioten alkateari eragiten dituen gastuengatik eta kanpainaurrean alderdi politiko baten mesedetan aritzeagatik. Juan Carlos Merino alkateak erantzun die Udalak hogei urt...

admin

Denboraldiko azken partida du Majestik-ek

Donibane Majestik eskubaloi taldeak denboraldiko azken partida jokatuko du bihar. Tolosa taldea hartuko du etxean, Donibaneko kiroldegian, 17:30ean. Jon Friasen mutilek azken partida ona jokatzen ahaleginduko dira. Bigarren Mailako Donibane Eskubaloiak...

admin

Irrintzi taldeak ipuinak kontatuko ditu Pasaiako udal liburutegietan

Ipuin kontaketak antolatu dituzten Pasaiako udal liburutegietan datorren asterako. Irrintzi taldeak kontatuko ditu ipuinak, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako. Asteazkenean (hilak 16) Antxoko liburutegian; ostegunean (hilak 17) Donibanen eta ostiralea...

admin

Alkatetza: “Urte gehiegi daramatzagu portuaren mende”

Portu Agintaritzako lehendakaritza ez bezala, Udal korporazioa herritarrek aukeratzen dutela erantzun dio Alkatetzak eta haren Gobernu Taldea Miguel Bueni eta kexu agertu da, Ondartxoren gainean egin dituen adierazpenak direla eta. “Urte gehiegi ...

admin

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak, asteburuan

Haurtzaro Dantzak Taldeak Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak antolatu ditu asteburu honetarako. Dantzariak Oiartzungo Elorsoro kiroldegian lehiatuko dira bihar (16:30ean) eta etzi (11:00etan). Oiartzungo Udalaz gain, herriko hainbat dendak eta enpres...

admin

Txakurkrosa helduko da etzi, laugarrenez

Errenteriako IV. Txakurkrosa egingo dute etzi. 11:00etan hasiko da proba, Susperregi jatetxeko aparkalekutik eta hiru kilometro pasatxoko zirkuituari bi itzuli eman behar dizkiote korrikalariek eta txakurrek, 6,3 kilometroko bidea egiteko. Aiako Harria parke naturaletik zehar egingo da proba, beraz, kirolaz, naturaz eta animaliez gozatzeko aukera ederra izango dute bertara joango direnek. Txakurkrosa Oarsoaldean taldeak antolatuko du proba, Errenteriako Udalaren babesarekin eta hainbat dendaren laguntzarekin. Proban izena emateko aukera dago oraindik. Hala, Patxi Azpiazu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko arduradunak jakinarazi du aldez aurretik izena emateko epean 83 parte-hartzailek bat egin dutela probarekin, “baina igandean bertan izena emateko aukera izango da”. Hala, 100 kirolarietan jarri dute muga: kopuru horretatik gora izena ematen duten kirolariek, parte har dezakete, baina ez dute sariak eskuratzeko aukerarik izango. Federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte izena ematerakoan, eta ez federatuek, berriz, 20. Sariak proba bukatzen denean banatuko dituzte, 12:00etan. Bi sailkapen Igandeko proban Espainiako Liga Nazionalerako puntuak banatzeaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere izango dute jokoan. Lehen aldia izango da herrialdeko txapelketa jokatuko dutela. Beraz, bi sailkapen izango dira. Patxi Azpiazuk azaldu duenez, parte-hartzaile gehienak gipuzkoarrak izango dira, 40tik gora. “Errenteriako lehen txakurkrosa egin genuenean bi bakarrik izan ginen Gipuzkoakoak. Orain, zorionez, ni bezalako ero askok bat egin dute [...]

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 11

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre (Hamaika telebista). 18:00etan: Arguyuan (errepi...

admin

Fanderian entrenatuko du Realak astelehenean

Realaren lehen taldeak Fanderian entrenatuko du astelehenean, 10:30etik aurrera. Edonor joan daiteke entrenamendua ikustera, irekia izango baita. Ikastetxeak ere gonbidatu dituzte eta 700 haurretik gora joatea espero dute.

admin

Ohorezko Erregionalean, Ondarroako Aurreraren kontra

Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) Ohorezko Erregional Mailan aritzen diren mutilek, Ondarroako Aurrera taldea izango dute kontrario asteburuko jardunaldian. Bihar jokatuko dute partida, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapenek...

admin

Garai bateko Benta Zaharra berreskuratuko du Hondarribiak

Udalarrantzek, Euskadiko arrantza udalerrien sareak, urteko batzarra ospatu du gaur goizean Hondarribiko Udalean. Udalarrantz neurri desberdineko euskal arrantza udalerrien sarea da, bereziki arrantza jarduerarekin erlazionatutakoa. Sare hau EUDELen ba...

admin

La Herrera Herrira batzordeak “ekitaldi herrikoia” antolatu du hilaren 19rako

La Herrera Herrira herritarren batzordeko kideek prentsaurrekoa deitu dute gaur arratserako,  hilaren 19rako (larunbata) antolatu duten ekitaldi herrikoaren berri emateko.

admin

Puntuak lortzen saiatuko da Pasajes

Erregional Ohorezko Mailakoek 25. jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Pasajes bigarren postuan dago eta puntuak lortzen saiatuko da lidergoa berreskuratzeko asmoz. Aretxabaletaren kontra jokatuko du, etzi, 16:30ean. Trintxerpek Mondragon hartuko du e...

admin

Big Fingers taldeak joko du Romeralen

Big Firngers taldeak joko du bihar (hilak 12), 22:00etatik aurrera, Antxoko Romeral tabernan. Sarrera doan da

admin

Rafaela Romeroren hitzaldia PSE-EEren eskutik

Rafaela Romeroren hitzaldia

admin

Inauguratzera etorri eta protestekin topatu

Pasaia Antxoko sarbide berria inauguratzera etorri eta anbulatorio berria eskatzera irtendako herritarren protestekin topatu. Gaur goizean izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olano, Bide Azpiegituretako diputatu Eneko Goia, Lurralde eta Mugikortasun diputatu Arantza Tapia eta errepideetako zuzendari orokorra Luis Mari Apraiz bertan zirela. Antxoko alkateorde Ander Poza han zen, Udalaren izenean. 10:00etarako zegoen deituta sarreraren inaugurazioa, eta ordu berbererako pilatu dira han bertan dagoen anbulatorioaren parean herritarrak, pankarta eskuan. Ekitaldi hasi eta berehala entzun dira lehen oihuak, eta horren aurrean, Olano eta Goia herritarrengana hurbildu dira. Ekitaldiaren ondoren beraiekin biltzekotan geratu dira eta hala egin dute. Inaugurazioa bukatu eta anbulatorioa bisitatzen egon dira Foru Aldundiko arduradunak. Han lan egiten duten profesionalekin hitz egin dute, eta anbulatoriotik irtendakoan herritarren kexak entzun dituzte. Anbulatorioa egitearen ardura Eusko Jaurlaritzare na eta Osakidetzarena dela gogoratu diete herritarrei, Pasaiako badiaren leheneratzearekin hartutako konpromisoa berrestearekin batera.

admin

Biteriri buruzko lehen bilera bihar izango da

Biteriren parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo diote bihar. Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean, Udalak antolatuta, Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutu nahi dute herritarren ikuspuntutik. Goizeko hamarretan jarr...

admin

Beraun Bera elkartekoek bilera egingo dute etzi

Beraun Bera elkarteko bazkideek batzar orokorra egingo dute etzi, eta 10:30ean jarri dute lehen hitzordua eta 10:45ean bigarrena. Hala nola, 2010eko ekitaldiaren gaineko azalpenak emango dituzte.

admin
Gehiago