Alkatetza: “Urte gehiegi daramatzagu portuaren mende”

Portu Agintaritzako lehendakaritza ez bezala, Udal korporazioa herritarrek aukeratzen dutela erantzun dio Alkatetzak eta haren Gobernu Taldea Miguel Bueni eta kexu agertu da, Ondartxoren gainean egin dituen adierazpenak direla eta. “Urte gehiegi ...

Portu Agintaritzako lehendakaritza ez bezala, Udal korporazioa herritarrek aukeratzen dutela erantzun dio Alkatetzak eta haren Gobernu Taldea Miguel Bueni eta kexu agertu da, Ondartxoren gainean egin dituen adierazpenak direla eta. “Urte gehiegi daramatzagu portuaren mende, lehendakari guztiek feudo bilakatu nahi duten portuaren uztarripean; bada garaia onar dezaten udal korporazioa pasaitarrek aukeratzen dutela”, salatu du Alkatetzak. Ondartxoren urbanizazioari ekin aurretik, Gobernu Taldeak parte-hartze prozesu bat burutu du herritarrekin, inguru hartarako herritarrek zein nahiko luketen ezagutzeko asmoz. Orain, proiektua irten berri da enkantera, baina Miguel Buenek, prentsa bidez, “ia legez kontrakotzat” jo du Udalak zabaldutako prozesua, lurrak Portuarenak direla ohartaraziz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.