Txakurkrosa helduko da etzi, laugarrenez

Errenteriako IV. Txakurkrosa egingo dute etzi. 11:00etan hasiko da proba, Susperregi jatetxeko aparkalekutik eta hiru kilometro pasatxoko zirkuituari bi itzuli eman behar dizkiote korrikalariek eta txakurrek, 6,3 kilometroko bidea egiteko. Aiako Harria parke naturaletik zehar egingo da proba, beraz, kirolaz, naturaz eta animaliez gozatzeko aukera ederra izango dute bertara joango direnek. Txakurkrosa Oarsoaldean taldeak antolatuko du proba, Errenteriako Udalaren babesarekin eta hainbat dendaren laguntzarekin. Proban izena emateko aukera dago oraindik. Hala, Patxi Azpiazu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko arduradunak jakinarazi du aldez aurretik izena emateko epean 83 parte-hartzailek bat egin dutela probarekin, “baina igandean bertan izena emateko aukera izango da”. Hala, 100 kirolarietan jarri dute muga: kopuru horretatik gora izena ematen duten kirolariek, parte har dezakete, baina ez dute sariak eskuratzeko aukerarik izango. Federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte izena ematerakoan, eta ez federatuek, berriz, 20. Sariak proba bukatzen denean banatuko dituzte, 12:00etan. Bi sailkapen Igandeko proban Espainiako Liga Nazionalerako puntuak banatzeaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere izango dute jokoan. Lehen aldia izango da herrialdeko txapelketa jokatuko dutela. Beraz, bi sailkapen izango dira. Patxi Azpiazuk azaldu duenez, parte-hartzaile gehienak gipuzkoarrak izango dira, 40tik gora. “Errenteriako lehen txakurkrosa egin genuenean bi bakarrik izan ginen Gipuzkoakoak. Orain, zorionez, ni bezalako ero askok bat egin dute [...]

Errenteriako IV. Txakurkrosa egingo dute etzi. 11:00etan hasiko da proba, Susperregi jatetxeko aparkalekutik eta hiru kilometro pasatxoko zirkuituari bi itzuli eman behar dizkiote korrikalariek eta txakurrek, 6,3 kilometroko bidea egiteko. Aiako Harria parke naturaletik zehar egingo da proba, beraz, kirolaz, naturaz eta animaliez gozatzeko aukera ederra izango dute bertara joango direnek. Txakurkrosa Oarsoaldean taldeak antolatuko du proba, Errenteriako Udalaren babesarekin eta hainbat dendaren laguntzarekin.

Proban izena emateko aukera dago oraindik. Hala, Patxi Azpiazu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko arduradunak jakinarazi du aldez aurretik izena emateko epean 83 parte-hartzailek bat egin dutela probarekin, “baina igandean bertan izena emateko aukera izango da”. Hala, 100 kirolarietan jarri dute muga: kopuru horretatik gora izena ematen duten kirolariek, parte har dezakete, baina ez dute sariak eskuratzeko aukerarik izango.

Federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte izena ematerakoan, eta ez federatuek, berriz, 20. Sariak proba bukatzen denean banatuko dituzte, 12:00etan.

Bi sailkapen
Igandeko proban Espainiako Liga Nazionalerako puntuak banatzeaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere izango dute jokoan. Lehen aldia izango da herrialdeko txapelketa jokatuko dutela. Beraz, bi sailkapen izango dira.

Patxi Azpiazuk azaldu duenez, parte-hartzaile gehienak gipuzkoarrak izango dira, 40tik gora. “Errenteriako lehen txakurkrosa egin genuenean bi bakarrik izan ginen Gipuzkoakoak. Orain, zorionez, ni bezalako ero askok bat egin dute kirol honekin, eta afizioa indartu egin da. Aurreko ekitaldietan kanpoko kirolariak ziren gehiengo; orain, gipuzkoarrak gara nagusi”.

Txakurkrosaz
Azpiazuk aitortu du “ezustean” hasi zela txakurkrosean, lehen beste kirol batzuetan (txirrindularitza, triatloia) aritzen zelako. Egun, Gipuzkoako Federazioko arduradun nagusia da. Hala, aurreko kirol jarduerak utzi ondoren, korrika hasi zen: “Nire txakurra ondoan joaten zen lasterka. Horrela hasi nintzen kirol honetan”.

Beraz, igandean, naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera izango da Errenteria-Oreretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.