2011/1

Kale Ekintzako ohiko saioa, gaur arratsaldean

Gabonetako Kale Ekintzaren baitan, oporrei agur esan zieten herriko txikiek asteazkenean. Horrela bukatutzat eman zuten Gabonetako egitaraua. Aurrerantzean, ohiko moduan, Kale Ekintzako saioak larunbatetan egingo dituzte herrian, Ttak-ek antolatuta. Ha...

admin

Batzorde informatiboak ez direla biltzen salatu du ezker abertzaleak

Errenteriako-Oreretako ezker abertzaleak batzorde informatiboez egiten den erabilera “gogor” kritikatu du. Agus Cano, Iñaki Queralt eta Santi Angulo zinegotzi abertzaleen arabera, batzorde informatiboak hilabetero egin behar direla zehaztuta dago, baina askotan ez direla egiten salatu dute “Udal Gobernuko kideek bileran eztabaidatzeko gairik ez dagoela argudiatzen dutelako”. Angulok azaldu duenez, oposizioko kideak ez daude liberatuta, eta horrenbestez, egunak erreserbatuta dituzte. Udal Gobernuko kideak, berriz, liberatuta daude, eta “maiz” ohiko bilerak bertan behera uzten dituztela, eta ondoren, ezohiko bilerak deitzen dituztela esan du. Liberatuta ez daudenak, baina, ezin dira joan bilkura horietara. Hala, Gobernu Taldeak batzordea “bere interesen arabera” erabiltzen duela salatu du. Eztabaidatzeko gairik ez dagoela, berriz, gezurtzat jo dute zinegotziek, eta hala, herritarrei eragiten dien hainbat gai gogorarazi dituzte. Ogasun batzorderi dagokionez, ez dela bildu salatu dute, eta zentzu horretan, 2011ko aurrekontuak (epe guztiak gaindituta dituen aurrekoaren jarraipena) eta saneamendu plana bezalako gai garrantzitsuak egin gabe dituela gogorarazi dute. Hirigintza eta ingurumen batzordeei dagokionez, berriz, azken hilabetean ez dela bilerarik egin jakinarazi dute, eta gaiak bazirela esan dute: Hirigintza Aholku Kontseiluko kideekin bilkura (duela bi urte eskatutakoa); auzoetan dauden arazoak (Olibeteko auzo elkartearen kexak); topoaren Herrera, Pasaia eta Galtzarabordako zatiaren gaineko informazioa zabaltzea; eta Ingurumen Aholku Kontseilua eratzea (Arartekoak hori [...]

admin

Oreretako AAM, Urdaburun

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Urdaburura mendi martxa egin zuen Urte Berri Egunean. Mendi martxaren gaineko bideo bat ere prestatu du.

admin

Aintzane Ezenarro, egoera politikoari buruzko hitzaldietan

Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, egoera politikoari buruzko zikloaren baitan. Bi egun beranduago, Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia izango da hizlaria, eta urtarrilaren 25ean, berriz, Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen txanda izango da. Hitzaldi zikloa amaitzeko, Oskar Matute Alternatibako kidea mintzatuko da. Saio guztiak 19:30etik 21:00ak bitartean izango dira, Kaputxinoen elizako beheko solairuko ekitaldi aretoan. Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa pasa den urte bukaeran hasi ziren egiten. Lehen saio horretan Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, Pello Urizar EAko presidentea eta Eugenio Etxebeste Antxon ETAko buruzagi izandakoak izan zuten hitz egiteko aukera. Horien artean Antxonek emandako hitzaldia nabarmendu dute antolatzaileek “oihartzun handia lortu baitzuen Euskal Herriko zein Espainiako komunikabiderik  garrantzitsuenetan”. Datozen asteetan izango diren emanaldiekin hitzaldi zikloa amaitutzat emango dute antolatzaileek. Ondoren, “beste jardun eredu batzuetan” sartuko direla iragarri dute. “Horiek joera politiko eta sindikal askotariko herritar taldea osatzen dute, eta hamabostero ostiral arratsaldetan biltzen direla egoera politikoaz gogoeta egin eta ekimen publiko ezberdinak martxan jartzeko”, jakinarazi dute. Gaineratu dute “zazpi lurralde osatutako Euskal Herria eta beronen erabakitzeko eskubidea aitortzen duen jendea” direla, eta ezaugarri horiek konpartitzen dituztela guztien arteko “elkarlan politikoa eta soziala” bilatzen dituztelako. Zentzu horretan, herritarrak hitzaldi horietara joatera animatu [...]

admin

Agur ke arteko egunei

Banaka nahiz taldeka, tabakoa uzteko terapiak jarriko ditu martxan Osasun Sailak erretzaile gehien dauden zonaldeetan; tartean Trintxerpeko eta San Pedroko anbulatorioetan. Kearen mapa egina du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta mapa horren arabera, Pasaia dago Euskal Autonomia Erkidegoan erretzaile gehien dituen zonaldeen artean. Horregatik, eta tabakoaren kontrako lege berriaren harira, besteak beste, San Pedroko eta Trintxerpeko anbulatorioan erretzeari uzteko terapiak martxan jarriko dituztela iragarri du, norbanakoei nahiz taldeei zuzenduta. Anbulatorioko buru Alejandro Olondrisek albistea  baieztatu du. Bilera batetara deitu dituzte gaurko, eta han emango omen dizkiete terapia horiei begira jarraitu beharreko irizpideak. Edonola ere, San Pedroko anbulatorioan ez daude horien zain. «Erizaintzako pertsonala prestatzen gabiltza», adierazi du Olondrisek. Terapiak, bestalde, lehenik ere egin izan dituzte, zehaztu duenez «medikazioa eta laguntza psikologikoa uztartuz». Legea indarrean sartuz geroztik, bestalde, anbulatorioaren sarrera zaintzen dihardutela esan du, eta erretzailerik ez dagoela baieztatu du. Askok utzi nahi, lortu gutxik Tabakoaren kontrako lege berriak erretzaileen kopuruan eragingo ote duen argitzeke dago. Oraingoz, baina, goizegi da. Mikel Egurrola botikaria da San Pedron. Esan duenez ez dute salmentetan igarri: «Ez partxetan, ez zigarro elektronikoan ez eta pilulatan». Are gehiago, zigarro elektronikoa orain dela hilabete ekarri dutela eta bat bera ere ez dutela saldu aitortu du. Erretzeari uzteko protokoloa, [...]

admin

Illimani GKEk jostailuak jaso ditu Boliviari laguntzeko nahiarekin

Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak (GKE)  jostailuak jaso zituen joan den hilaren 2an, urtean zehar Boliviari laguntzeko egiten dituen mekatu txikietan saltzeko. Megas motorzaleen elkarteko 70 kide izan zire gobernuz kanpoko era...

admin

Kiroldegietan bazkide berriak egiteko kanpaina abian jarri dute

Errenteriako Udalak jakinarazi du herriko kiroldegietan bazkide egiteko kanpaina berria abian jarri dut¡ela. Interesdunek hilaren bukaera bitarte izango dute Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko  bazkide egiteko aukera. %50eko desko...

admin

Kevian Sport izango du aurrean Saskilagunak-ek

Federatuen Probintzia Mailako lehiaketan, seniorretan (gizonak) urteko lehenengo jardunaldia Kevian Sport taldearen kontra jokatuko du herriko Saskilagunak taldeak. Partida larunbatean jokatuko dute, 20:15ean, Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Sailkap...

admin

Defentsa pertsonal ikastaroa antolatu du Bekoz Bekok

Bekoz Beko elkarteak defentsa pertsonal ikastaroa antolatu du, 13-18 urteko neskentzat. Hilaren 21ean hasiko dira ikastaroarekin Antxoko Emso gimnasioan, behar adina neskek izena ematen badute (10-12). Ikastaroak aurrera egiten badu, ostiraletan emango...

admin

El Niño loteriak hirugarren sari bat utzi du Errenterian

El Niño loteriak 784.000 euro utzi du herrian. Hain zuzen, 21.693 zenbakiak ekarri du txanpon pila ederra Errenteria-Oreretara. Foru plazan dagoen 2. administrazioak banatu du dezimo hori. Administrazioak zituen 58 serietatik 56 saldu ditu. Horrez gai...

admin

Eneko Fraile: “Tokiz aldatzen, baina beti herrira begira nabil”

Herrian askotan ikusteko aukerarik ez dagoen arren, Eneko Fraile (Errenteria-Orereta, 1968) herriko artistarik polifazetikoenetakoa izango da. Orain Londres eta Bruselaren artean bizi da, lanaren eta familiaren artean, baina berak dioenez, dagoen tokian dagoela beti “Errenteriari begira” dago. Musika, pintura… artista polifazetikoa zaitugu. Nondik datorkizu artearekiko zaletasuna? Txikitatik oso argi neukan nire mundua hori izango zela: musika, marrazketa, literatura… Identitatea osatzerakoan berehala identifikatu nintzen artearekin. Arte Ederrak ikasitakoa zara? Bai. Arte Ederrak egin nituen EHUn, Bilbon, eta urte batzuk tartean utzi ondoren ikasketak bukatu nituen Granadan. Arte Ederrekin lotuta, baina irtenbide profesionala zeukan zerbait ikasi nuen bertan: zaharberritzea. Zure azken berriak Gipuzkoako Kantu Txapelketan jaso genituen. Zer moduz joan zen? Oso gustura nago, bigarren geratuta, sekulako garaipena izan da niretzat. Gainera, ez nuen jarri inongo eskematan, inprobisazio puntu bat izan zen. Txapelketa ere jende askorengana iristen zela konturatu nintzen, plataforma ona duelako: publikoa, prentsa… Hala, izena eman, onartu zidaten, Azpeitiko lehen fasea pasatu, eta finalean, Antzoki Zaharrean, Josune Marin hernaniarraren atzetik geratu nintzen. Ez nintzen joan lehiaketa izpirituarekin. Pare bat kanta nituen eta horietako bat aireratzeko modua izan zen: Esperantzaren ibarra. Musika zuretzako zer da afizio bat? Bizitzako momentu batzuetan nire jarduera nagusia eta profesionala izan da. Berlinen musikari bezala bizi [...]

admin

Eskubaloiaren festa

Urte Berriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian. Berrehun bat mutil eta neska aritu ziren jokoan. Ereintza, Usurbil, Zarautz eta Barañain taldeak lehiatu ziren. Nesketan Usurbil nagusitu zen eta mutiletan, be...

admin

Presoekiko eta iheslariekiko elkartasun bertso saioa izango da igandean herrian

Urtero bezala, elkartasuna eta bertsolaritza uztartuko ditu saioak, zortzi bertsolariren eskutik

admin

Navarlazen eltzegintza objektuak, Lumbierren

Herrian dentista den Alfredo Navarlazek bildutako eltzegintza objektuekin erakusketa jarri dute Lumbierren (Nafarroa). Udalak antolatu du eta igandera arte egongo da bertan. 60 piezaz osatutako erakusketa da. Lumbierren egiten zituzten eltzeak Nafarroa...

admin

Bilboko manifestaziora, motorrean

Oiartzungo motorzale talde batek deialdia egin du, etzidamurako (larunbaterako) Bilbon Etxerat-ek antolatu duen presoen aldeko manifestaziora motorrean joateko. 14:45ean gelditu dira Doneztebe plazan, 15:00etan ateratzeko. Kostako bidetik egingo dute Bilborako bidea. Hala, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeko herrietako motorzaleei martxarekin bat egiteko eskatu diete.

admin

Argazki zaharren erakusketak hiru auzo bisitatuko ditu hilabetean zehar

Altzibarren, Ugaldetxon eta Iturriotzen jarriko dute; Udalak iragarri zuen auzoetara eramatea zela asmoa

admin

Gizon bat atxilotu dute poltsa bat lapurtzen saiatzea egotzita

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Errenteria-Oreretan, autokarabana batetik poltsa bat eta bi telefono mugikor lapurtzen saiatzea leporatuta. Herrizaingo Sailak eman du lapurretaren berri. Jakinarazi duenez, atzo arratsal...

admin

Garaipenaren bila Idiazabalera

Hondarribiko preferente futbol taldeak igandean jokatuko du urteko lehen partidua etxetik kanpo Idiazabalen aurka. 2010 urtea 2-0 eko garaipenarekin bukatu zuten Aretxabaletaren aurka etxean jokatu zuten partiduan eta hamaseigarren jardunaldia jokatuta...

admin
Gehiago