Gabonetako Kale Ekintzaren baitan, oporrei agur esan zieten herriko txikiek asteazkenean. Horrela bukatutzat eman zuten Gabonetako egitaraua. Aurrerantzean, ohiko moduan, Kale Ekintzako saioak larunbatetan egingo dituzte herrian, Ttak-ek antolatuta. Ha...
Gabonetako Kale Ekintzaren baitan, oporrei agur esan zieten herriko txikiek asteazkenean. Horrela bukatutzat eman zuten Gabonetako egitaraua. Aurrerantzean, ohiko moduan, Kale Ekintzako saioak larunbatetan egingo dituzte herrian, Ttak-ek antolatuta.
Hala, gaur arratsaldean, jolasean ibiltzeko saioa antolatu dute. 6-12 urteko haurrek eta gaztetxoek erabakiko dute zertan jolastu nahi duten. Horretarako, 16:30ean Doneztebe plazara agertu behar dute. Saioa 18:30ean bukatuko da.