Gizon bat atxilotu dute poltsa bat lapurtzen saiatzea egotzita
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Errenteria-Oreretan, autokarabana batetik poltsa bat eta bi telefono mugikor lapurtzen saiatzea leporatuta. Herrizaingo Sailak eman du lapurretaren berri. Jakinarazi duenez, atzo arratsal...
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Errenteria-Oreretan, autokarabana batetik poltsa bat eta bi telefono mugikor lapurtzen saiatzea leporatuta. Herrizaingo Sailak eman du lapurretaren berri.
Jakinarazi duenez, atzo arratsaldean izan zen ustezko lapurreta. Autokarabanaren jabeak lotan ari ziren bitartean, Lartzabal auzoan, esnatu egin ziren zaratak entzun ondoren eta ikusi zuten gizon bat poltsa eta bi mugikor eraman nahian zebilela.