Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eneko Fraile: “Tokiz aldatzen, baina beti herrira begira nabil”

Herrian askotan ikusteko aukerarik ez dagoen arren, Eneko Fraile (Errenteria-Orereta, 1968) herriko artistarik polifazetikoenetakoa izango da. Orain Londres eta Bruselaren artean bizi da, lanaren eta familiaren artean, baina berak dioenez, dagoen tokian dagoela beti “Errenteriari begira” dago. Musika, pintura… artista polifazetikoa zaitugu. Nondik datorkizu artearekiko zaletasuna? Txikitatik oso argi neukan nire mundua hori izango zela: musika, marrazketa, literatura… Identitatea osatzerakoan berehala identifikatu nintzen artearekin. Arte Ederrak ikasitakoa zara? Bai. Arte Ederrak egin nituen EHUn, Bilbon, eta urte batzuk tartean utzi ondoren ikasketak bukatu nituen Granadan. Arte Ederrekin lotuta, baina irtenbide profesionala zeukan zerbait ikasi nuen bertan: zaharberritzea. Zure azken berriak Gipuzkoako Kantu Txapelketan jaso genituen. Zer moduz joan zen? Oso gustura nago, bigarren geratuta, sekulako garaipena izan da niretzat. Gainera, ez nuen jarri inongo eskematan, inprobisazio puntu bat izan zen. Txapelketa ere jende askorengana iristen zela konturatu nintzen, plataforma ona duelako: publikoa, prentsa… Hala, izena eman, onartu zidaten, Azpeitiko lehen fasea pasatu, eta finalean, Antzoki Zaharrean, Josune Marin hernaniarraren atzetik geratu nintzen. Ez nintzen joan lehiaketa izpirituarekin. Pare bat kanta nituen eta horietako bat aireratzeko modua izan zen: Esperantzaren ibarra. Musika zuretzako zer da afizio bat? Bizitzako momentu batzuetan nire jarduera nagusia eta profesionala izan da. Berlinen musikari bezala bizi [...]

admin
Bidasoa
2011/01/06

Herrian askotan ikusteko aukerarik ez dagoen arren, Eneko Fraile (Errenteria-Orereta, 1968) herriko artistarik polifazetikoenetakoa izango da. Orain Londres eta Bruselaren artean bizi da, lanaren eta familiaren artean, baina berak dioenez, dagoen tokian dagoela beti “Errenteriari begira” dago.

Musika, pintura… artista polifazetikoa zaitugu. Nondik datorkizu artearekiko zaletasuna?
Txikitatik oso argi neukan nire mundua hori izango zela: musika, marrazketa, literatura… Identitatea osatzerakoan berehala identifikatu nintzen artearekin.

Arte Ederrak ikasitakoa zara?
Bai. Arte Ederrak egin nituen EHUn, Bilbon, eta urte batzuk tartean utzi ondoren ikasketak bukatu nituen Granadan. Arte Ederrekin lotuta, baina irtenbide profesionala zeukan zerbait ikasi nuen bertan: zaharberritzea.

Zure azken berriak Gipuzkoako Kantu Txapelketan jaso genituen. Zer moduz joan zen?
Oso gustura nago, bigarren geratuta, sekulako garaipena izan da niretzat. Gainera, ez nuen jarri inongo eskematan, inprobisazio puntu bat izan zen. Txapelketa ere jende askorengana iristen zela konturatu nintzen, plataforma ona duelako: publikoa, prentsa… Hala, izena eman, onartu zidaten, Azpeitiko lehen fasea pasatu, eta finalean, Antzoki Zaharrean, Josune Marin hernaniarraren atzetik geratu nintzen. Ez nintzen joan lehiaketa izpirituarekin. Pare bat kanta nituen eta horietako bat aireratzeko modua izan zen: Esperantzaren ibarra.

Musika zuretzako zer da afizio bat?
Bizitzako momentu batzuetan nire jarduera nagusia eta profesionala izan da. Berlinen musikari bezala bizi nintzen; talde latino batean jotzen nuen. Jatetxeetan, ekintzetan, ezkontzetan… aritzen ginen. Horrela lau urte egin nituen. Urte horietan musika profesionalki bizi izan nuen: entseatu, gai berriak atera… Orain beste bide profesional bat hartu dut, baina nik musikarekiko lotura indartsua dut, eta edozein momentutan buelta ninteke.

Eta zein lotura daukazu pinturarekin. Horretan ari zara lanean?
Momentu honetan nire jarduera profesional nagusia zaharberritzea da, eta pintura eta musika gehigarri moduan daude. Garai batean, hasi nintzenean, literaturarekin oso lotuta egon nintzen, eta sari pare bat ere lortu nituen. Londresera joan nintzenean hori moztu egin zen euskaratik urrunduta, ingelesez ezin nuelako idatzi ezta gaztelaniaz ere. Hortik hasi nintzen pinturarekin.

Hiruretatik zein aukeratuko zenuke?
Ezin dut aukeratu. Gainera, dena lotuta dago. Dena da sormena.

Musikaren bidea hartu duzu orain?
Ikusiko dugu. Hori erantzutea oso zaila da niretzat, oso sorpresa naiz eta, ez dakit oso ondo zer egingo dudan, gauzek noraino eramango nauten eta noraino nahi dudan eramatea.

Europan barrena ibili zara. Noiz atera zinen herritik? Eta nolatan?
Atera nintzen 19 urte nituela, eta lehenengo Londresera, Arte Ederrak utzita. Han pasatu nituen bi urte inguru, eta handik Brasilera joan nintzen. Hango uharte batean urtebete pasatu nuen. Esperientzia iniziatikoa izan zen, eta musikak, besteak beste, asko ukitu ninduen. Gero, Europaren eta ikasketak bukatzearen beharra ikusi nuen. Brasilen pobrezia handia dago eta ikusten duzu hemengoa izanda eta dituzun aukerekin ezin dituzula utzi. Horrek bultzatuta lizentziatura bukatu nuen, eta zaharberritzearen bidea hartu. Gero beka bat eman zidaten Ukrainara joateko. Han ikono errusiarrak zaharberritzen ikasi nuen eta han ezagutu nuen talde latindarra. Uda batean Alemaniara joan ginen. Horrenbeste diru ikusi genuen, han geratu ginela. Beste beka bat eskatu eta master bat egitera joan nintzen berriro Ingalaterrara. Denboraldi bat formal nabil, beste bat desmadratuago eta berriro bide zuzenera egiten dut.

Errenteria non geratzen da?
Ni tokiz aldatzen ibiltzen naiz, baina beti Errenteriari begira. Ahal dudanean etortzen naiz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.