Urtero bezala Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatuta eta Oiartzungo Udalaren laguntzaz, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna izango da herrian. Ongi etorri Pupu eta Lore emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herriko haurrek hilaren 30ea...
Zazpietan hasiko dira lehiak; lehenengoa Kadete Mailakoa izango da eta bigarren 22 urtez azpikoena
Taldekako jolasak egingo dituzte Abaraxka Udal Ludotekan, 16:30etik aurrera.
Opera baten muntaketan parte hartzen duten lanbideak (jendaurrekoak zein eszenatokiaren atzekoak) aztertuko dituzte etzi Trintxerpeko alkateordetzan Oihana Reguela kantu irakaslearen laguntzarekin. Ondoren, Pucciniaren Bohéme operaren eszena batzuk pr...
Hendaiako Mediatekak eta Herriko Etxeko euskara zerbitzuak elkarlanean antolatzen duten Euskarazko ipuinaldiak izeneko ekimenak urte berriko lehen saioa izango du larunbatean, hilaren 22an. Xan Errotabehere kontalaria ttipien eta handiagoen zain ...
Iragan urtarrilaren 1etik Hondarribiko sei botikek ez dituzte gaueko txandak egingo, eta Irunera joan behar da hemendik aurrera. Irunen dinamika zehatza finkatu zuten duela urte batzuk gaueko zerbitzua eskaintzeko, eta hau honela, botika bakar batek urteko gau guztietan erantzuten du herritarren eskaria. 2011 urtea Tejero Monzon botikari egokitu zaio, Nafarroa ibilbidean. Aldaketa Gipuzkoako Botika Elkarteak Eusko Jaurlaritzari proposatu zion, eta baiezkoa jasotakoan, dinamika berria urtarrilaren 1ean jarri zuten martxan. Hondarribiar botikarien ustez erabaki positiboa da, “erabiltzaileei ez die arazo askorik suposatuko, izan ere, errezetarekin eta larrialdietatik joan behar da botika eskatzera, eta Irunen dago larrialdi zerbitzua”, azaldu du Maria Pilar Lazkanotegik, Erauskin botikako langileak. Orain arte, Hondarribian gaueko txandak kubritzeko, 24 orduz irekitzen zuten botika, goizeko 9:00etatik goizeko 9:00etara, baina gaueko 10:00etan etxera joaten ziren botikariak, eta telefonoaren zain egoten ziren. Bezeroak Udaltzaingoa abixatu behar zuen, eta jarraian botikaria deitzen zuten, hogei minutu baina gutxiagoan iristen zirelarik botikara. Etxetik zaintza egiteko aukera sei botika baina gutxiago dituzten herrietan egiten da, eta hau Hondarribiko kasua da. «baziren egunak, eta asteak ere, dei bakar bat ere jasotzen ez genuela. Gripeak eta halakoak jotzen zuten kasuetan adibidez, bi edo hiru dei izaten genituen», gehitu du Lazkanotegik. Hala ere, Mendeluko Pedro Almajano botika ez dago ados [...]
Juan Mari Lujanbio sanjuandarrak bere txakur Bubusekin batera, hirugarren postua lortu zuen bere mailan (beteranoak-40) eta bosgarrena sailkapen orokorrean Espainiako I. Txakurkros Koparen hirugarren jardunaldian. Proba joan den igandean jokatu zuten ...
Aulki mugikorreko Euskadiko distantzi luzeko txapelketa ospatuko da larunbatean Bidasoko uretan. Euskadiko Txapelketa egingo dela aprobetxatuz, aulki mugikorreko Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia burutuko dute Bidasoa ibaian, larunbatean, jeitsierako modalitatean
Amute-Kosta auzo elkarteak igande honetan haur zinema zikloa hasiko du, eta datozen igandetarako sei pelikula proposatu dituzte. Zikloa urtarrilaren 23an hasiko dute Ponyo en el Acantilado filmarekin eta martxoaren bigarren hamabostaldian bukatuko dute...
Azken urratsa falta da Lezoko hirigintza plana martxan jartzeko, pasa den hilabetean Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko Udalaren plana onartu ondoren. Azkeneko fasea egin behar dute oraindik: testu bateratua. Martxorako prest izango dela iragarri du Lezoko Udalak. Udal Gobernu Taldeak balorazio positiboa egin du. Hasteko, herriak plana duelako euren poztasuna azaldu dute zinegotziek. Ez horregatik bakarrik: “Herriak plana edukitzeaz gain, plan hori horrelakoa izateak pozten gaitu”, esan du Haritz Salaberria alkateak. Hiru arrazoi eman ditu horretarako: “Planak Lezorentzako onurak ditu, herriaren beharrei erantzuten die eta, gainera, ingurumenarekin errespetuzkoa da”. 24 urte iraun dituen plana Egun indarrean dagoen hirigintza plana 1987an onartu zuten. Herritarrek plan berria diseinatzen “hasieratik” parte hartu dutela nabarmendu dute. “Hitzaldiak, eztabaida saioak, gazteekin bilerak, batzorde irekiak, helegitea jartzeko epe luzea… herritarren parte-hartzea bultzatzeko hainbat neurri hartu ditugu. Herritarrek maila onean erantzun dute eta ikus dezakete euren ekarpenek fruitua eman dutela, zerbaiterako balio izan dutela”, adierazi du alkateak. Plana herritarrekin landu dutelako, “Aldundiak onartzea besterik ezin zuen egin”. Horrela, lezoarrek plan horretan kanpo kairik eta plataforma logistikorik gabeko herria nahi dutela “argi utzi dute”. Orbana araudian Foru Aldundiak, baina, ez du plan osoa onartu. Horrela, Gaintxurizketan egin nahi duten 11 hektareako industrialdea egiteko baimenik ez du eman. Gogor salatu [...]
Itsas ulu zolia da Benito Lertxundi musikari eta abeslariaren azken lana, 2008an kaleratutakoa. Lan mardula da, oriotarrak argitatutako kontzienteenetakoa. Isiltasunaren eta bakardadearen artean, entzulearen barne-munduarekin duen harreman estua islatzen du, ia berrogeita hamar urteko ibilbide musikalak barne-barnean eragin diolako. Larunbatean irundarrei aurkeztuko die Itsas ulu zolia, Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik aurrera.Hutsik ez egiteko zita da, oholtza lehen egiten zuena baino gutxiago zapaltzen ari delako Benito Lertxundi. Sarrerak salgai Iragan astean jarri zituzten sarrerak salgai, eta ohiko toki eta moduetan lor daitezke: kutxazainen bitartez (telekutxa eta servikutxa), internetez, eta Luis Marianoko Turismo bulegoan. Gaur Amaiako lehiatilak zabalik egongo dira 18:00etatik 20:00etara, baita larunbatean ere, kontzertua hasi baino ordubete lehenago, beti ere aurretik sarrerak agortuko ez badira. Txartel orokorraren prezioa 12,80 eurokoa da, eta 8,30ekoa 65 urtetik gorakoentzat eta gazte txarteladunentzat.
Irene Valle herriko margolariaren lanen erakusketa ikus daiteke hilabete osoan zehar Zubia kafetegiko Artearen Txokoan. Errenteria-Oreretako margolariak 25 urte daramatza margotzen, besteak beste, Catalina Erauso, Niessen eta Beti Bizkor elkartean ikas...
Otsailaren 4ean amaituko da XVI. Errenteria Hiria Laburmetraien Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Errenteriako udalak antolatutako lehiaketarekin «gazteen artean ikus-entzunezko artea sustatu» nahi dituztela azaldu du eta gaineratu duenez « batez ...
Ramon Vizcaino enpresan langileak bizitzen ari diren «egoera dramatikoa» salatu dute. Sei soldata kobratu gabe dituztela jakinarazi dute, eta gutxi gorabehera, langile bakoitzari 10.000 euro zor dizkiotela. Ramon Vizcaino AIAC enpresak hartu zuen iaz...
Oarso Bidasoko ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek urtarrilaren 27ko greba orokorrean parte hartzera animatu dituzte bi eskualdeko herritarrak. Xabier Perez ELAko ordezkariak eta Zorion Ortigosa LABekoak egin dute greba orokorraren aurkezpena gaur goizean: “Orain krisiaren errudunek pentsio sistema publikoa daukate jomugan”, adierazi dute. Zentzu horretan, Espainiako Gobernuak hartu nahi dituen neurriak gogorarazi dituzte: “Erretiro adina 67 urtetara luzatzea, pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handitzea, arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago kontuan hartzea, jasotzen den diru kopurua murriztea eta pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezabatzea”. Neurri horiek “pentsio sistema publikoarekin amaitzeko aitzakia” direla uste dute sindikatuek, ondoren, “espekulatu ahal izateko”. Ildo horretatik, “lapurreta hutsa” dela uste dute, “lapurreta legala”. ELA eta LABeko ordezkariek gaineratu dute botere ekonomikoak botere politikoarekin batera gauzatutako lapurreta dela: “Ika-mika elektoralistetatik harago, instituzio guztiek, bai Gasteiz eta Iruñekoak eta baita Madrilgoak ere, PSOE-PSE, EAJ, UPN buru direla jarraitu beharreko bidea konpartitzen dute”. Horrenbestez, “nahikoa da” esateko eta beste eredu bat eraikitzeko garaia dela adierazi dute, 2009an proposatutako dekalogoaren bidez. Dekalogoan honako puntuak biltzen dira: enplegua sortu behar dela, baina kalitatekoa; gazteak eta emakumeak lan merkatuan sartu behar direla; fiskalitate justu eta progresiboa martxan jarri behar dela; eta euskal langileek beren pentsio sistema erabakitzeko eskumena izan [...]
Bihar, Udalbiltza auzia-ri buruzko erabakia hartuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auzi horretan epaitu dute herriko alkate ohi eta Niessen enpresako langile Xabier Iragorri. Hala, lankideek bihar elkarretaratzea egingo dute Iragorriri babesa em...
Irungo udalak jakitera eman du udal euskaltegian osatu gabeko multzoak daudela, otsaila eta ekaina bitarteko ikastaroetarako. Interesaturik daudenek euskaltegiko bulegoetan informazioa jaso edo izena eman dezakete, urtarrilaren 24tik 28ra (Urdanibia pl...
Otsailean ere egingo dituzte; hondar organikoak etxean kudeatuko dituzte 40 familia gehiagok
Elurra eta eskiatzea gustuko duten gaztetxoak zorioneko dira, Urdaburu mendizale elkarteak (Gipuzkoako eskiko federazioarekin eta Aldundiaren laguntzarekin) beraientzako eski ikastaroa antolatu baitu hil honetarako. Hain zuzen, hilaren 29an eta 30ean i...