Botikek ez dituzte gaueko txandak egingo Hondarribian
Iragan urtarrilaren 1etik Hondarribiko sei botikek ez dituzte gaueko txandak egingo, eta Irunera joan behar da hemendik aurrera. Irunen dinamika zehatza finkatu zuten duela urte batzuk gaueko zerbitzua eskaintzeko, eta hau honela, botika bakar batek urteko gau guztietan erantzuten du herritarren eskaria. 2011 urtea Tejero Monzon botikari egokitu zaio, Nafarroa ibilbidean. Aldaketa Gipuzkoako Botika Elkarteak Eusko Jaurlaritzari proposatu zion, eta baiezkoa jasotakoan, dinamika berria urtarrilaren 1ean jarri zuten martxan. Hondarribiar botikarien ustez erabaki positiboa da, “erabiltzaileei ez die arazo askorik suposatuko, izan ere, errezetarekin eta larrialdietatik joan behar da botika eskatzera, eta Irunen dago larrialdi zerbitzua”, azaldu du Maria Pilar Lazkanotegik, Erauskin botikako langileak. Orain arte, Hondarribian gaueko txandak kubritzeko, 24 orduz irekitzen zuten botika, goizeko 9:00etatik goizeko 9:00etara, baina gaueko 10:00etan etxera joaten ziren botikariak, eta telefonoaren zain egoten ziren. Bezeroak Udaltzaingoa abixatu behar zuen, eta jarraian botikaria deitzen zuten, hogei minutu baina gutxiagoan iristen zirelarik botikara. Etxetik zaintza egiteko aukera sei botika baina gutxiago dituzten herrietan egiten da, eta hau Hondarribiko kasua da. «baziren egunak, eta asteak ere, dei bakar bat ere jasotzen ez genuela. Gripeak eta halakoak jotzen zuten kasuetan adibidez, bi edo hiru dei izaten genituen», gehitu du Lazkanotegik. Hala ere, Mendeluko Pedro Almajano botika ez dago ados [...]
Iragan urtarrilaren 1etik Hondarribiko sei botikek ez dituzte gaueko txandak egingo, eta Irunera joan behar da hemendik aurrera. Irunen dinamika zehatza finkatu zuten duela urte batzuk gaueko zerbitzua eskaintzeko, eta hau honela, botika bakar batek urteko gau guztietan erantzuten du herritarren eskaria. 2011 urtea Tejero Monzon botikari egokitu zaio, Nafarroa ibilbidean. Aldaketa Gipuzkoako Botika Elkarteak Eusko Jaurlaritzari proposatu zion, eta baiezkoa jasotakoan, dinamika berria urtarrilaren 1ean jarri zuten martxan. Hondarribiar botikarien ustez erabaki positiboa da, “erabiltzaileei ez die arazo askorik suposatuko, izan ere, errezetarekin eta larrialdietatik joan behar da botika eskatzera, eta Irunen dago larrialdi zerbitzua”, azaldu du Maria Pilar Lazkanotegik, Erauskin botikako langileak.
Orain arte, Hondarribian gaueko txandak kubritzeko, 24 orduz irekitzen zuten botika, goizeko 9:00etatik goizeko 9:00etara, baina gaueko 10:00etan etxera joaten ziren botikariak, eta telefonoaren zain egoten ziren. Bezeroak Udaltzaingoa abixatu behar zuen, eta jarraian botikaria deitzen zuten, hogei minutu baina gutxiagoan iristen zirelarik botikara. Etxetik zaintza egiteko aukera sei botika baina gutxiago dituzten herrietan egiten da, eta hau Hondarribiko kasua da. «baziren egunak, eta asteak ere, dei bakar bat ere jasotzen ez genuela. Gripeak eta halakoak jotzen zuten kasuetan adibidez, bi edo hiru dei izaten genituen», gehitu du Lazkanotegik.
Hala ere, Mendeluko Pedro Almajano botika ez dago ados hartutako erabakiarekin. Herritarrentzat eragozpena izan daitekeela uste du bertako langileak.
Bestetik, Hondarribiko botikek ostiral, larunbat eta igandetan, botika batek egingo du eguneko txanda. eta asteburuan lan egin eta gero bost libre izango dituzte.