Amute-Kosta auzo elkarteak igande honetan haur zinema zikloa hasiko du, eta datozen igandetarako sei pelikula proposatu dituzte.
Zikloa urtarrilaren 23an hasiko dute Ponyo en el Acantilado filmarekin eta martxoaren bigarren hamabostaldian bukatuko dute...
Amute-Kosta auzo elkarteak igande honetan haur zinema zikloa hasiko du, eta datozen igandetarako sei pelikula proposatu dituzte.
Zikloa urtarrilaren 23an hasiko dute Ponyo en el Acantilado filmarekin eta martxoaren bigarren hamabostaldian bukatuko dute. Film hau euskaraz eskeiniko dute eta saioa arratsaldeko 17:00etan izango da. Ikusle guztientzat dago bideratua zikloa eta sarrera dohainik da. Pelikula batzuetan gutxieneko adin bat jarriko dute ohar bezela. Hilabetero bi edo hiru pelikula eskeiniko dituzte eta beti igandeko bostetan izango dira Amuteko Komentutxiki auzo elkartean. Haur zinema zikloan, guztira sei pelikula jarriko dituzte, eta hauetatik lau euskaraz izango dira: Ponyo en el acantilado (euskaraz), La princesa prometida, Azur eta Asmar (euskaraz), Mi vecino Totoro (euskaraz), Tarzan de los monos eta Kiriku eta sorgina (euskaraz).