
Albaola elkarteak Itsas Jardunaldiak antolatu ditu Itsasontzia, Ontzigintza eta Basoak izenburupean. Jardunaldiak bihar, hilak 14, hasiko dira eta larunbata bitarte iraungo dute. Xabier Agote Albaolako arduradunak emango dio irteera jardunaldiei. 15:00...

Esku pilotako Gipuzkoako Bigarren Mailako Finala da; trinketean emaitza onak lortu ditu Oiarpek

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: Oarso Bidasoako Hitza-ko Urko Etxebeste zuzendariaren eskutik, Oarsoaldeko berriak. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirol informazioa (errepikapena). 15:00etan: ...

Astarloza Taldeak bazkaria antolatu gaur Pasaia-Lezo Lizeoko egoitza nagusiko jangelan. Urtero bezala, Mikel Astarloza txirrindularia bertan izan da, eta Euskaltel-Euskadiko kirolariarekin batera hamarnaka herritar bildu da mahaiaren inguruan. Astarlozak eskerrak eman dizkie bazkarira joan direnei. Era berean, beste txirrindulari profesional batzuk ere izan dira otorduan. Horien aurkezpena egin du sanpedrotarrak. <object width=”480″ height=”385″><param name=”movie” value=”http://www.youtube.com/v/xIRld4KL7Sk?fs=1&hl=en_US”></param><param name=”allowFullScreen” value=”true”></param><param name=”allowscriptaccess” value=”always”></param><embed src=”http://www.youtube.com/v/xIRld4KL7Sk?fs=1&hl=en_US” type=”application/x-shockwave-flash” allowscriptaccess=”always” allowfullscreen=”true” width=”480″ height=”385″></embed></object>

Urtearen azken egunean urteroko San Silvestre lasterketa egingo dute Errenteria-Oreretako kaleetan eta antolakuntzatik jakinarazi dute bertan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dagela.

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak V. San Esteban Igeriketa Saria antolatu du gaurko. 16:00etan hasiko dira probak, Elorsoro kiroldegian. Hala, kiroldegitik jakinarazi dute 14:30etik aurrea kiroldegiko igerilekua itxita egongo dela ohiko erabiltzaileentzat, igeriketa probarako itxiko baitute.

Gipuzkoako Senior Mailako Saskilagunak taldeak Astigarragaren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:00etan jokatuko dute partida bihar, Astigarragako kiroldegian (partida pasa den astean izango zela argitaratu genuen, baina jai egunak medio, ez...

Pasa den asteburuko gol festa errepikatzea zaila izango da, ez baita horrelakorik askotan gertatzen, hala ere, etziko partidan irabaztera aterako dira Nazional Mailako Ligan ari diren Oiartzungo neskak. 12:00etan hasiko da Berrio-Otxoa taldearen kontra...

Larunbatero bezala, Kale Ekintza saioa antolatu du Ttak-ek biharko. Arratsaldean, eskulanak egingo dituzte herriko haurrek (6 urtetik 12 urtera artekoek). 16:30ean jarri dute hitzordua, Arraguako Aldegunan.

Hilabete osoan zehar, Garikoitz Lasaren pala tailatuak eta Kristina Pachecoren pitxiak ikus daitezke Garmendi Txokolategian.

Hainbat arlotako adituek kanpo kaiaren aurkako agerraldia egingo dute etzi Donibaneko Arizabalo jauregian (udaletxean). Bertan izango dira Maider Ziganda Pasaiako alkatea, Ricardo Aguilar Oceanako Europako ikerketa zuzendaria, Jon Ander Etxebarria EAEk...

Gaurko programazioa FM107an: 10:30ean: Hiru kortxea. 20:00etan: Zuzenean Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Camp Nou futbol zelaitik, Bartzelona-Reala partidaren kontakizuna, Urtzi Argibayren eta Alioxia Rodriguezen eskutik.

Gaur hasi da San Pedroko Ondartxo aldeak nolakoa izan behar duen hausnartzeko parte-hartze prozesua. Pasaiako Udalak bultzatu du gogoeta fasea, eta gaur, San Pedroko ikastolan bildu direnak, zonaldearen gaineko informazioa jasotzeaz gain, taldetan banatu dira sakonago gaiaz hitz egiteko. Datorren larunbatean egingo dute parte-hartze prozesuaren baitako bigarren bilkura.

Astearte goizaldean ezezagunek San Pedroko Muguruza Ardoak tabernan lapurtu zuten. Bertan zuten dirua hartu zuten lapurrek: diru hori loteriena, rifena eta kinielena zen. Bertan zuten Gabonetako otarra ere eraman zuten lapurrek. Tabernako arduradunek j...

Barricada musika talde iruindarrak kontzertua emango du gaur 21:00etatik aurrera Donibaneko kiroldegian. Blaka talde donostiarra izango dute telonero gisa. Gaur arte zegoen aldez aurretik sarrerak erosteko aukera (20 euroan), beraz, Donibaneko kiroldegian erosi beharko dituzte sarrerak kontzertura joan nahi dutenek, 22 euroan. Bixi-Bix i elkarteko antolatzaileek jakinarazi dute kiroldegian bertan afaltzeko aukera izango dela, otartekoak-eta salduko dituztelako. Horrez gain, gau osoan zehar Donostiatik edo Errenteriatik kiroldegiraino joateko autobusak prestatu dituztela jakinarazi dute (bueltatzeko ere izango dira autobusak). Hiru bat orduko emanaldia izango da gaur gauekoa: lehenik, bere azken diskoa aurkeztuko du Barricadak, eta ondoren, kanta klasikoak joko dituzte.

Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko herriko taldeak Donosala taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Gaur da partida, 20:30ean, herriko Elorsoro kiroldegian. Azken asteetan postuan gora egiten ari da Oiartzungo taldea pixkanaka. Eg...

Biharko, kontzertu gaua antolatu dute Kataxulo Gaztetxeko kideek, Saharan gertatzen ari dena gogorarazteko eta Marokororen errepresioa salatzeko. 22:00etan hasiko dira musika emanaldiak eta honako taldeak ariko dira taula gainean: Lady Kotxinas, Ex-pa

Oarsoaldea eskualdeko derbia jokatuko dute bihar Ohorezko Erregional Mailan. Trintxerpe eta Oiartzun ariko dira nor baino nor arratsaldean, 16:30etik aurrera, Errenteria-Oreretako Don Bosco zelaian. Oiartzuarrek partida irabazi beharko dute sailkapenea...

Euskadiko Herri Kirol Federaziokotik jakinarazi dutenez, azken orduko baja bat izan dela eta, Girizia taldea ez da ariko emakumezkoen 250 kilokoan, Lauko Euskal Herriko Sokatira Txapelketan.