Xabier Susperregik idatzi du Udalak argitaratu duen azken liburua; herriko gaztetxoentzako da
Geroz eta errenteriar gehiago dago, azken urteetan gora egin baitu herriko biztanleen kopuruak. Hala, INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, egun 39.020 biztanle ditu Errenteria-Oreretak, 2006an baino 1.167 gehiago. Horrenbeste...
Lehen minutuetan zerbait egingo zuela zirudien arran, Zumaiakok etsitzea besterik ez zuen izan partidako lehen ordu laurdenetik aurrera. Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek lehia kontrolpean izan zuen bi zatietan. 25. minutuan, falta baten ondorioz ...
Goihaitz Perezek (Oiartzun, 1994) eta Iñigo Osuak (Oiartzun, 1993), Kataxulo gaztetxeko Gazte Asanbladako gainontzeko kideekin batera, berehala erabaki zuten OAAMk proposatutako ekimenean parte hartzea. Ideia ona iruditu zitzaien hasieratik, eta presoen eta iheslarien egoera benetan ezagutzeko aukera eman diela baieztatu dute. Hasieran, zer iruditu zitzaizuen Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren proposamena? Ideia ona iruditu zitzaigun hasieratik. Hala, betiko dinamikatik atera eta beste pertsona eta eragile batzuk ere presoen eta iheslarien aldeko lanean sartzea zen helburua. Hori lortzeko lanean hasi ginen gu ere. Nola hartu zuten Gazte Asanbladako gainontzeko kideek? Guztiek hartu zuten ondo hasieratik. Gainera, bilerak egin genituen AAMko kideekin eta eurek emandako azalpenak Gazte Asanbladako kide batzuei begiek irekitzeko balio izan zuen. Asanbladako kideek presoen eta iheslarien benetako errealitatea ezagutu zuten. Jende berriak parte hartu zuen azaroan deitu zenuten karteladan? Aurreko karteladetan ikusten ez zen jendeak parte hartu zuen. Hurrengoan parte hartuko dutela uste duzue? Guk azkenekoa deitu genuen, azarokoa, beraz, ez dugu jende gehiago batu den frogatzeko aukerarik izan. Hala ere, gazteak gainontzeko karteladetara batzea espero dugu, eta bereziki hilaren 31kora agertzea.
Mari Jose Arbelaitz (Oiartzun, 1948) Oiartzungo Emakumeen Taldeetako kidea da. Badira herrian hiruzpalau talde emakumeen inguruan lanean dabiltzanak, eta horiek aipatu izenaren pean biltzen dira: Oiartzungo Emakumeen Taldeak dira. Martxoaren 8aren, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, martxoko azken ostiraleko kartelada antolatzeko ardura hartu zuten OAAMrekin harremanetan jarri ondoren. Ideia eta deialdia primeran atera zirela dio. Hasieran, zer iruditu zitzaizuen Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren proposamena? Oso ondo iruditu zitzaigun. Adin guztietako emakumeak biltzen gara, gazteenetatik hasi eta helduetaraino. Gugana jo zutenean, denetarikoak ginen bilduta eta nahiz eta adin ezberdina izan, guztiei iruditu zitzaigun ideia ona, gaia ere garrantzitsua baita. Taldeetako gainontzeko kideek ere ondo hartu zuten? Bai, noski, ondo iruditu zitzaien. Nola zabaldu zenuten deia? Martxoan egin behar genuen karteladarako deia, martxoaren 8aren harira. Hala, emakumeen mugimendua identifikatuko zuen zerbait behar genuela pentsatu genuen. Karteladara joango ziren guztiak morea zen zerbaitekin joateko deia egin genuen. Kontuan izan, gainera, bi borroka batu genituela, presoena eta emakume mugimenduarena. Izan ere, mutilak diren presoen egoera gogorra bada, are gogorragoa izan ohi da emakumeena eta hori ere islatu nahi izan genuen. Jende berriak parte hartu zuen kartelada hartan? Bai, jende berria ikusteko aukera izan genuen. Karteladetan eta gainontzeko lanetan jarraitzea espero dugu orain, eta datorren [...]
Itziar Iñarra (Oiartzun, 1959) Girizia Mendi Taldeko kidea da. Mendi Taldea lehenengoa izan zen OAAMren ekimenean parte hartzen, otsailean deitu baitzuten kartelada euren izenean. Koloretsua eta jendetsua izan zela nabarmendu du. Hasieran, zer iruditu zitzaizuen OAAMren proposamena? Oso ideia ona iruditu zitzaigun hasieratik. Egia esan, ez zitzaigun ideia arrotza egin. Izan ere, guk lehendik ere badugu OAAMrekin harremana, baita presoekin ere. Hala, prest agertu ginen. Mendi Taldeko kide guztiek ondo hartu zuten ideia? Bai, oso ondo, hasieratik. Adostasuna agertu zuten eta guk antolatu eta mugitu beharreko kartelada hura beste modu batekoa nola izan pentsatzen hasi ginen. Gaia gogorra da, baina zerbait koloretsua izatea nahi genuen. Nola egin zenuten? Erabaki genuen, mendizaleen deia nabaritzea. Hala, mendiko tresnekin, arropekin, materialekin jantzita agertzeko deia egin genuen. Jende asko bertaratu zen, oso ondo erantzun zuten. Hala, presoen egoerari ere kolorea eman nahi izan genion eta lortu genuen. Zerbait ezberdina eta polita izan zen. Presoen argazkiei eurei ere kolorea eman genien, jantzi egin genituen. Gainontzeko karteladetan parte hartzen jarraitu duzue? Esan bezala, guk beti eduki dugu presoekin eta senideekin harremana eta lanean jarraituko dugu. Egia da, zaila da halako dinamikak mantentzea eta talde barrutik bertatik ere lana egin behar da. Hala ere, pozgarria da kartelada [...]
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) urtea dinamika berezi batean eman du: elkarteekin eta eragileekin batera lanean ibili da, hilabeteko azken ostiraleko kartelada eta, era berean, presoen aldeko elkartasuna indartzeko. OAAMko kideak ohartuta zeuden, Euskal Herri osoan bezala, hilabeteko azken ekimen hori garrantzitsuena izanda ere, indartu beharra zegoela. Hala, herriko elkarteekin eta eragileekin biltzea otu zitzaien, hilabetero horietako bat izan zedin kartelada deituko zuena. Esan eta egin, otsailean hasi ziren lanean. Elkarteetara jo bezain laster, harrera positiboa izan zutela jakinarazi dute OAAMko kideek. «Gaia guztiek ulertzen dute eta pertsona guztiak ukitzen ditu, beraz, interesa nabaria zen», nabarmendu dute. Presoen arazoak Elkartzean, presoen arazoen berri ematen zieten elkarteetako kideei: «Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) 700dik gora presok osatzen dute egun; 50etik gora daude lege bereziekin oraindik kartzelan, herriko Estanix eta Ordozelai kasu. Garrantzitsua da gaixo dauden presoen gaia ere, bere garaian Inaxio Mendiburu herritarra oso gaixo egon zen barruan; EPPK sortu zenetik 21 preso hil dira espetxean; espetxeetan eskubide urraketak etengabeak dira, eta, nabarmentzekoa da senide preso bat izateak dakarren gastua, 1.500 euro inguru hilabeteko». Harremanak bermatu Urtea bukatzear, balorazioa egiteko garaia da parte-hartzaileentzako eta OAAMrentzat. Dinamika positiboa izan da aurtengoa guztientzat, baina sortutako harremanak bermatu behar dituztela konziente dira. Hala, momentua [...]
Gabonak direla eta, Etxebizitza Bulegoa itxita dago hilaren abenduaren 24tik urtarrilaren 6a bitartean. Egun horretan, berriz ere zerbitzua eskaintzen hasiko da Etxebizitza Bulegoa Fermiñenen, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, astelehen...
Atzoko Gabonetako bertso saioan eman zuten Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak, Xenpelar Bertso Eskolak eta Errenteriako Udalak antolatutako bertsopaper lehiaketen irabazleen berri: XXII. Zapirain Anaiak bertsopaper lehiaketa (Helduen Maila) Ane Labaka...
Atzo, Xanisteban Egunena, Banakako Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten eguerdian. Nesketan, Amaia Agirre eta Oihana Korta V lehiatu ziren. Bigarrenak jantzi zuen txapela, 17-30 irabazi ondoren. Mutiletan, berriz, Jon Gelbenzu eta Imanol Otegi aritu ziren nor baino nor. Partida horretan ere bigarrenak eraman zuen txapela etxera: 20-30 irabazi zion Gelbenzuri. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte-hartzaile guztiei eta datorren urtean ere halako txapelketa antolatu ahal izatea espero dute. Bestalde, pala partidak ez ziren Xanisteban Eguneko ekimen bakarra izan. Ondoren etorri ziren bazkaria, triki-poteoa, antzerkia eta kontzertua.
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak blog berria jarri du abian. Bertan, herriko gertaerak, presoen helbide zein berriak eta bideoak ikusteko aukera egongo da .
Maribel Lopez Gilen akuarela erakusketak ikusteko aukera dago urtarrilaren 9ra bitarte Mikelazulo Kultur Elkartean. Lopezek egungo Errenteria-Orereta erakusten du alde batetik, eta bestetik, 60. eta 70. hamarkadetako herria. Erakusketaz gain, hilaren 3...
Xenpelar AEK Euskaltegiko kideek jakinarazi dute aurtengo San Tomas eguneko errifaren zenbaki saritua 8501 izan zela. Txerriaren zozketa ezin da egin, beraz, trukean Gabonetako saski eder bat zozketatu dute. Saria jaso ahal izateko Xenpelar AEK Euskalt...
Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dute urtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin ohi dituzten kirol ikastaroetan aldaketak egongo direla urtarrilaren 8ra bitarte. Eguneroko jardunean egiten dituzten ekintzak egin beharrean, ikasta...
Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kentzeko hartu duen erabakiaren kontrako kritikak egin ditu Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB). Gainera, gainontzeko udal taldeei adierazpen instituzionala egiteko proposamena igorri die. EBren arabera, “inprobisazio eta ardura falta” da Lan eta Gizarte Gaietarako Sailaren erabaki “arbitrarioa”. “Antza denez, ezarritako baldintzetako bat urratzen dute, eta horrek behartuko lituzke enplegu zerbitzuetan erregistratuta egotera” esan du. EBren ustez, baina, ez da inongo iruzurra, “ustezko irregulartasuna” baizik: “Hala ere, Jaurlaritzak diru laguntza hori kentzeko eskatu die Foru Aldundiei”. Jaurlaritzak “talderik ahulenetan ustezko errudunak” bilatzeko “presa” daukala uste du EBk, eta horiekin “gogor eta modu zakarrean” jokatzen duela: “Tramite administratiboa betetzeko aukera eman beharrean, larrialdi egoera batera bultzatzen ditu”. Egoera hori langabezia saria agortu zaienentzako 426 euroekin alderatu du EBk. Zentzu horretan, Udalak Jaurlaritzari ustezko irregulartasuna konpontzeko eskatu behar diola uste du. Izan ere, urteko lehen sei hilabeteetan 700 espedientek jaso dute errenta hori; alegia, 1500 lagunek. PSE-EEren erantzuna EBri laster iritsi zaio erantzuna PSE-EEtik. Hala, EBren “probetxua eta demagogia” salatu dituzte. PSE-EEko zinegotziek Jaurlaritzaren erabakiarekin bat egin dute, “iruzurra saihestea” helburu duela iritzita. Era berean, Lan eta Gizarte Gaietarako Sailari eskatu diote irregulartasun hori erraz aurkitu daitekeenez (INEM edo Lanbiden izena emanda egotea), arrazoizko epe bat irekitzeko izena [...]
Ereintza Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa Probintzialaren 64. edizioa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian eta epaimahaiaren arabera, Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki abesbatzak izan ziren onenak. Arratsaldean helduen mailako...
Eguberriaren biharamunarekin atzo arratsaldean bertso saioa izan zen Errenteria Hiria Kulturgunean. 60 inguru bertsozale bildu ziren saioarekin gozatzeko asmoz. Oholtza gainean Igor Elortza, Oihana Bartra, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre izan ziren es...
Atzo Mitxintxola mendi lasterketa jokatu zuten eta Iñaki Lopetegik irabazi zuen proba 17:51eko denbora eginez. Bigarren sailkatua Alberto Chacon izan zen eta hirugarrena, berriz, Josean Daboz. Helmugara iritsi zen lehen emakumea Isabel Mendibil izan z...
Bidasoko herritarrek nahiz beste txokoetakoek Hondarribia eta Irun sakonago ezagutzeko aukera jarri du Bidasoa bizirik taldeak bertako bi udalekin batera. Ezagutza hori bisita gidatuen bitartez egingo dute eta horietako batzuk haurrei zuzenduta eta beste batzuk publiko orokorrari begirakoak dira. Bihar eta etzi Hondarribiko txokoak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Goizean 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoen txanda izango da. Hitzordua goizeko hamaiketan jarri dute, Arma plazan dagoen turismo bulegoan, hain juxtu. Bisita gidatua euskaraz izango da. Arratsaldean, berriz, publiko orokorrak izango du aukera Hondarribia ezagutzeko. Arratsaldeko lauretan elkartuko dira parte-hartzaileak Arma plazako turismo bulegoan. Kasu honetan, bisitak euskaraz, gazteleraz eta frantsesez izango dira. Biak ala biak musu-truk izango dira eta ordubete inguru iraungo dute. Irungo txokoak ezagutuz Hondarribia ezagutu eta oraindik Bidasoa gehiago ezagutzeko jakin minez geratu denak badu beste aukera, Irungo txokoak deskubritzea. Lehen bisita gidatua ostegunean izango da, hilak 30, eta adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Arratsaldeko lauretan hasiko da bisita Irungo turismo bulegotik hasita, eta ordubetez herriko bazterrez gozatzeko aukera izango dute. Etzi ezin dutenek beste aukera izango dute urtarrilaren 4an ordu eta toki berean. Urtarrilaren 4ean eta 5ean 7 eta 11 urte bitartekoen txanda izango da. Bisita goizeko hamaiketan hasiko da Irungo turismo bulegotik. Izena emateko [...]
Gabonak direla eta, Gazte Informazio Bulegoak ordutegi berria izango du urtarrilaren 9ra bitartean. Egun hauetan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita Mendiburu kaleko bulegoa. Larunbatetan itxita egongo da, jai egunak dire...