Iñaki Lopetegi garaile Mitxintxola mendi lasterketan
Atzo Mitxintxola mendi lasterketa jokatu zuten eta Iñaki Lopetegik irabazi zuen proba 17:51eko denbora eginez. Bigarren sailkatua Alberto Chacon izan zen eta hirugarrena, berriz, Josean Daboz. Helmugara iritsi zen lehen emakumea Isabel Mendibil izan z...
Atzo Mitxintxola mendi lasterketa jokatu zuten eta Iñaki Lopetegik irabazi zuen proba 17:51eko denbora eginez. Bigarren sailkatua Alberto Chacon izan zen eta hirugarrena, berriz, Josean Daboz. Helmugara iritsi zen lehen emakumea Isabel Mendibil izan zen.
Sariak kantinan eman zituzten eta ondoren, hotzari aurre egiteko salda eta pintxoak jan zituzten. Mariskada ere zozketatu zuten eta irabazlea Beñat Sein izan zen.
Antolatzaileak gustura geratu dira Mitxintxolara igotzeko antolatutako lehen probarekin.