Saio txukuna egin zuten bertsolariek Gabonetako bertso saioan
Eguberriaren biharamunarekin atzo arratsaldean bertso saioa izan zen Errenteria Hiria Kulturgunean. 60 inguru bertsozale bildu ziren saioarekin gozatzeko asmoz. Oholtza gainean Igor Elortza, Oihana Bartra, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre izan ziren es...
Eguberriaren biharamunarekin atzo arratsaldean bertso saioa izan zen Errenteria Hiria Kulturgunean. 60 inguru bertsozale bildu ziren saioarekin gozatzeko asmoz. Oholtza gainean Igor Elortza, Oihana Bartra, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre izan ziren eskualdeko Arkaitz Oiartzabal Xamoa-rekin eta Josu Oiartzabalekin batera. Antolatzaileen arabera (Xenpelar Bertso Eskola), espero baino jende gutxiago izan zen, Gabon Abesti sariketa eta bertso saioa aldi berean izan baitziren.
Saioaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldiaren antzera, nahiko hotza izan zen hasiera. Hala eta guztiz ere, motorrak berotzea lortu zuten sei bertsolariek, eta azkenean saio «txukuna» egin zuten. Saioa hasi baino lehenago banatu zituzten bertsopaper lehiaketetako sariak.