Otegi eta Korta V garaile, palan
Atzo, Xanisteban Egunena, Banakako Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten eguerdian. Nesketan, Amaia Agirre eta Oihana Korta V lehiatu ziren. Bigarrenak jantzi zuen txapela, 17-30 irabazi ondoren. Mutiletan, berriz, Jon Gelbenzu eta Imanol Otegi aritu ziren nor baino nor. Partida horretan ere bigarrenak eraman zuen txapela etxera: 20-30 irabazi zion Gelbenzuri. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte-hartzaile guztiei eta datorren urtean ere halako txapelketa antolatu ahal izatea espero dute. Bestalde, pala partidak ez ziren Xanisteban Eguneko ekimen bakarra izan. Ondoren etorri ziren bazkaria, triki-poteoa, antzerkia eta kontzertua.
Atzo, Xanisteban Egunena, Banakako Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten eguerdian. Nesketan, Amaia Agirre eta Oihana Korta V lehiatu ziren. Bigarrenak jantzi zuen txapela, 17-30 irabazi ondoren.
Mutiletan, berriz, Jon Gelbenzu eta Imanol Otegi aritu ziren nor baino nor. Partida horretan ere bigarrenak eraman zuen txapela etxera: 20-30 irabazi zion Gelbenzuri.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte-hartzaile guztiei eta datorren urtean ere halako txapelketa antolatu ahal izatea espero dute.
Bestalde, pala partidak ez ziren Xanisteban Eguneko ekimen bakarra izan. Ondoren etorri ziren bazkaria, triki-poteoa, antzerkia eta kontzertua.