EBk “eskubide sozialak” urratu direla salatu du
Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kentzeko hartu duen erabakiaren kontrako kritikak egin ditu Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB). Gainera, gainontzeko udal taldeei adierazpen instituzionala egiteko proposamena igorri die. EBren arabera, “inprobisazio eta ardura falta” da Lan eta Gizarte Gaietarako Sailaren erabaki “arbitrarioa”. “Antza denez, ezarritako baldintzetako bat urratzen dute, eta horrek behartuko lituzke enplegu zerbitzuetan erregistratuta egotera” esan du. EBren ustez, baina, ez da inongo iruzurra, “ustezko irregulartasuna” baizik: “Hala ere, Jaurlaritzak diru laguntza hori kentzeko eskatu die Foru Aldundiei”. Jaurlaritzak “talderik ahulenetan ustezko errudunak” bilatzeko “presa” daukala uste du EBk, eta horiekin “gogor eta modu zakarrean” jokatzen duela: “Tramite administratiboa betetzeko aukera eman beharrean, larrialdi egoera batera bultzatzen ditu”. Egoera hori langabezia saria agortu zaienentzako 426 euroekin alderatu du EBk. Zentzu horretan, Udalak Jaurlaritzari ustezko irregulartasuna konpontzeko eskatu behar diola uste du. Izan ere, urteko lehen sei hilabeteetan 700 espedientek jaso dute errenta hori; alegia, 1500 lagunek. PSE-EEren erantzuna EBri laster iritsi zaio erantzuna PSE-EEtik. Hala, EBren “probetxua eta demagogia” salatu dituzte. PSE-EEko zinegotziek Jaurlaritzaren erabakiarekin bat egin dute, “iruzurra saihestea” helburu duela iritzita. Era berean, Lan eta Gizarte Gaietarako Sailari eskatu diote irregulartasun hori erraz aurkitu daitekeenez (INEM edo Lanbiden izena emanda egotea), arrazoizko epe bat irekitzeko izena [...]
Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kentzeko hartu duen erabakiaren kontrako kritikak egin ditu Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB). Gainera, gainontzeko udal taldeei adierazpen instituzionala egiteko proposamena igorri die.
EBren arabera, “inprobisazio eta ardura falta” da Lan eta Gizarte Gaietarako Sailaren erabaki “arbitrarioa”. “Antza denez, ezarritako baldintzetako bat urratzen dute, eta horrek behartuko lituzke enplegu zerbitzuetan erregistratuta egotera” esan du. EBren ustez, baina, ez da inongo iruzurra, “ustezko irregulartasuna” baizik: “Hala ere, Jaurlaritzak diru laguntza hori kentzeko eskatu die Foru Aldundiei”.
Jaurlaritzak “talderik ahulenetan ustezko errudunak” bilatzeko “presa” daukala uste du EBk, eta horiekin “gogor eta modu zakarrean” jokatzen duela: “Tramite administratiboa betetzeko aukera eman beharrean, larrialdi egoera batera bultzatzen ditu”. Egoera hori langabezia saria agortu zaienentzako 426 euroekin alderatu du EBk.
Zentzu horretan, Udalak Jaurlaritzari ustezko irregulartasuna konpontzeko eskatu behar diola uste du. Izan ere, urteko lehen sei hilabeteetan 700 espedientek jaso dute errenta hori; alegia, 1500 lagunek.
PSE-EEren erantzuna
EBri laster iritsi zaio erantzuna PSE-EEtik. Hala, EBren “probetxua eta demagogia” salatu dituzte. PSE-EEko zinegotziek Jaurlaritzaren erabakiarekin bat egin dute, “iruzurra saihestea” helburu duela iritzita.
Era berean, Lan eta Gizarte Gaietarako Sailari eskatu diote irregulartasun hori erraz aurkitu daitekeenez (INEM edo Lanbiden izena emanda egotea), arrazoizko epe bat irekitzeko izena eman ahal izateko eta diru laguntza hori jasotzen jarraitu ahal izateko.
Gogorarazi dute Jaurlaritza hiru aldundiekin bildu dela azken hilabeteetan gai horren gainean eztabaidatzeko, baina ez dutela bi gakoetan sakondu, lanaren eskaera aktiboan eta ondare jabetzan (ohiko etxebizitzatik kanpo). Aldundiaren jarrera horrek udaletan eragina duela ere uste dute PSE-EEko zinegotziek.