Udalak iragarri zuen eta pixkanaka ari dira agertzen herriko txokotan: zaborra bereizita jasotzeko edukiontzi txikiak jartzen ari dira. Etxean bezala, kalean daudenean ere, zaborra bereizita bota ahal izango dute aurrerantzean herritarrek.
Telebistako saioaren antzeko jokoetan ariko dira etzi 17:30ean; ondoren San Tomas feria egingo dute
Asteburuan gidari bat atxilotu zuten herrian ustez edanda gidatzeagatik. Larunbatean atxiki zuen Ertzaintzak. Igandean, bestalde, Errenteria-Oreretan atxilotu zuten beste gidari bat arrazoi berdinagatik. Asteburuan, guztira, hamasei gidari atxilotu dit...
Gaur, Abaraxka Udal Ludotekan, sukaldaritza tailerra egingo dute, 16:30etik aurrera.
Garaipenak pilatzen jarraitzen du herriko Saskilagunak saskibaloi taldeak. Asteburuko jardunaldian Astigarraga taldeari irabazi dio, etxetik kanpo: 53-68 bukatu zuten partida. Sailkapenean bigarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek Easo Berri taldea...
Joan den igandean Espainiako kopako Txakurkroseko lehen lasterketa jokatu zuten San Adrian de Juarrosen (Burgos, Espainia). Bertan Juanmari Lujanbio sanjuandarrak parte hartu zuen bere txakur Bubusekin batera. Sailkapen orokorrean bederatzigarren geldi...
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Sevilla II espetxean (Sevilla, Espainia) hainbat aldaketa egin dituzte azken asteotan. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute bertan dauden euskal preso politikoen bizitzan, eta ondorioz, itx...
Bihar arratsaldean Lezoko Udaleko ordezkariekin bilduko dira erretiratuak, euren kezka nagusiak helarazteko asmoarekin. Bilera Aiton Bordaren egoitza nagusian izango da, Antonio Pildain kalean. Arratsaldeko seietan hasiko da bilera. Erretiratu guztiak ...
Sarrerak agortu dira. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek eskainiko duten emanaldirako sarrerarik ez dago jada. Lezoko Euskara eta Kultura Sailera, Altzate igerilekura eta Bekoerrota kiroldegira eta Errenteria-Oreretako Xenpelar Kulturdendara hurbiltzen...
Urtetik urtera gora ari da Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketako parte-hartzea. Aurten mila partaideen muga gainditu du, zehazki, 1.005 lan bildu baitituzte antolatzaileek, guztiak 4 eta 14 urte bitarteko haurrek eginak. Gabonetako Marrazki Lehiaketa hitzordu klasikoa da haur pasaitarren artean, aurtengoa lehiaketaren XLVII. aldia baita. Pasaiako ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen dute lehiaketan. Pasaiatik kanpo ikasi baina bertan bizi diren haurrek ere parte hartzeko aukera izaten dute. Adinaren arabera, bost maila desberdintzen dituzte antolatzaileek. Aurten 4 urteko haurrek egindako 136 marrazki bildu dituzte; 274 marrazki egin dituzte 5 eta 6 urte bitarteko txikiek; 7-8 urtekoek 280; 228 lan 9 eta 11 urte artekoek, eta azkenik, zaharrenen mailan, 87 marrazki aurkeztu dituzte 12 eta 14 urte bitarteko nerabeek. . Sariak, etzi, kultur etxean Jose Mensuro margolaria eta arte kritikan aditua Juan Antonio Garcia aritu dira epaile gisa lehiaketan. Maila bakoitzeko bost marrazki hautatu dituzte eta sariak, etzi banatuko dituzte, 19:00etatik aurrera, Antxoko Udal Liburutegian. Sari banaketa egiterako, Antxoko Kultur Etxeko paretetan zintzilik izango dira lehiaketan parte hartu duten marrazki guztiak, erakusketa sariak banatu ondoren inauguratuko baitute. Sarituen zerrenda 4 urte Lehen Saria. Joselu Sanchez. 2. Saria. Ander Garcia. 3. Saria. Owen Hyden Jauristi. Akzesita. Oier Garcia. Akzesita. Oier Gallastegi. [...]
Prosa eta Poesia Lehiaketako sariak banatuko dituzte igande eguerdian udaletxeko areto nagusian. 12:00etan hasiko da sari banaketa ekitaldia. Aurten, dagoeneko 22. aldia du txapelketak. Urtero antolatzen du Oiartzungo Udalak txapelketa, Euskara Sailare...
Urtean egindako lana goraipatzeko eta, urtea ongi amaitzeko, herriko kirolariak eta taldeak omenduko dituzte Kirolaren Gauean. Etzi izango da, 19:30ean aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan, bigarren solairuan. Jose Angel Rodriguez Udal ...
Etzi (hilak 16) Harrika taldeak kontzertua emango du Donostiako Doka kafe antzokian. Ibaetarock jaialdiaren baitan eskainiko du saioa Trintxerpeko taldeak. Kontzertua gaueko bederatzietan hasiko da.
Zazpi urteko haur bat harrapatu zuen auto batek herenegun arratsaldean. Istripua GI-636 errepidean jazo zen, Oiartzun parean, arratsaldeko seiak aldera, Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez. Istripua gertatu eta berehala, haurra Donostiako ospitaler...