Auzokoak eta kanpokoak futbolean arituko dira Irungo San Migelen

Auzotarren eta auzoan bizi ez direnen arteko harremanak hestutzeko hainbat ekimen jarriko dituzte abian San Migeleko auzo elkarteak eta Lakaxita gaztetxeak. Horietatik lehena futbol-5 txapelketa izango da, heldu den larunbatean, abenduaren 18an, Pinarreko zelaietan ospatuko dutena.
Laguntasunezko lehiaketa denez, eta ekintzaren helburua harremanak sendotzea izanik, parte hartzaileentzako luntxa prestatuko dute Anaka kaleko gaztetxean, kirol ekitaldia amaitu eta geroko. Ondoren, karaokea ere izanen da bertan.
San Migeleko lagunarteko futbol-5 txapelketan aritzeko interesa dutenek Baztan tabernan edo posta elektronikoz eman dezakete izena, bai auzo elkartearen bitartez, baita Lakaxita gaztetxearekin harremanetan jarriz ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.