2010/11

Ohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean

Lezoko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera. Hamabi puntu jorratuko dituzte bertan. Horrela, besteak beste, Eguneko Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko diktamena aztertuko dute. Hori bigarren puntuan i...

admin

Unai Albak Lehen Mailan debuta egin du

Unai Alba futbolean aritzen den atezain oiartzuarrak debuta egin du Lehenengo Mailan. Pasa den asteburuan jokatu zuen lehenengo partida Herculesekin. Talde horrekin urtebeterako berritu du kontratua.

admin

16 hilabeteko kartzela zigor eskaera, udaltzain bati jotzeagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak hamasei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du udaltzain bati jotzea leporatzen dioten gizon batentzat. Akusazioaren arabera, gizonak ukabilkada bat eman zion udaltzainari aurpegian, honek udaltzaina zela jakitean. 2009ko urriaren ...

admin

Udalak ordenantza zibikoaren beharra ikusten du

Errenteriako Udalak berak proposatu duen ordenantza zibikoaren beharra defendatu du, eta hori martxan jartzeko herritarren inplikazioa eskatu du: “Guztiena da ardura: agente sozialena, herritarrena, erakundeena…”. Horiek herri kohesio...

admin

Abenduaren 10ean banatuko dituzte Jon Garbizu eta Lope Isasti sariak

Urtero bezala, Gabonak hurbiltzerakoan, Jon Garbizu Olerki Sariak eta Lope Isasti Ipuinen Saria banatuko dituzte datorren abenduaren 9an. Hamazazpigarren aldiz emango dituzte sari horiek. 19:00etann hasiko da ekitaldia.

admin

Boluntarioen eguna egingo dute

Boluntarioen Nazioarteko Eguna dela eta, bihar Ekintza Dasalud  Gipuzkoako Menpekotasun Psikologikoen Errehabilitazio Elkarteak kale ekintza egingo du bihar arratsaldean, Niessen merkataritza zentroaren aurrean, 17:30etik 20:00etara. Gipuzkoako bolunt...

admin

Kutsadura elektromagnetikoari buruzko bigarren hitzaldia, astelehenean

Kutsadura elektromagnetikoari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek. Lehenengoa pasa den astelehenean egin zuten. Bigarrena datorrena astelehenean izango da (hilaren 29an) udaletxeko areto nagusian, 18:00etan, eta A...

admin

Eskalantegi kaleko lanek aldaketa eragingo dituzte trafikoan

Asfaltatu egin behar dute Antxoko Eskalantegi kalea eta horrek, hainbat aldaketa eragingo ditu datozen egunean trafikoan. Hilaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an, barrutirako sarrera Beissierreko zubitik egingo da, eta Gelasio Aranburu kalea...

admin

Nekane Jurado, Oscar Matute eta Pedro Mari Olaeta hizlari Antxon

Basari Elkarteak antolatuta datorren asteartean (hilak 30) , 19:00etan, Kultur Etxean, independentziari buruzko solasaldia izango da. Ikuspuntu ekonomikotik eta sozialetik aztertuko da independentzia, izan ere, solasaldiak Nekane Juradok argitaratu ber...

admin

Oiartzun Irratia: azaroak 26

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Gazte atala. 11:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 12:10ean: Porrotx pailazoa izango da estudioan. irrienlagunak.com webgunea aurkezteaz gain, Ongi etorri Pupu eta...

admin

Abaraxka: ostirala 26

Wii jolasen txanda izango da arratsaldean Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.

admin

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diru laguntzak

Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko elkarteentzako eta erakundeentzako diru laguntzak eskatzeko epea astelehenean (hilak 29) irekiko du. Laguntzak eskatzeko azken eguna abe...

admin

Koldo Izagirrek ‘Autopsiarako frogak’ saiakera liburua aurkeztuko du

Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak saiakera liburua aurkeztuko du abenduaren 1ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

admin

Ibon Toledoren kontrako epaiketa salatu dute

Atzo arratsaldean herritar talde batek Ibon Toledo oreretarraren eta beste donostiar batzuen kontrako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuen. Hain zuzen, atzo bertan hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1999an atxilotu zituzten, eta...

admin

Girizia Txirrindulari Bazkundeak federatzeko aukera zabalduko du

Aurten, Girizia Txirrindulari Bazkundea berrikuntzekin dator. Hala, 2011rako Giriziarekin federatzeko aukera zabaldu dute, eta baita bizikletan ibiltzeko euren arropa erosteko aukera ere. Abenduaren 15etik urtarrilaren 19ra, asteazkenero izango dute ho...

admin

Pasaiako Udalak alegazioak aurkeztuko dizkio Donostialdeko Zatikako Planari

Pasaiako Udalak alegazioak jarriko dizkio jendaurrean den Donostialdeko Zatikako Planari. Hala jakinarazi du Maider Ziganda alkateak atzo egin zuten Planeamendu eta Ingurumeneko Aholku Batzordeak egin zuen bileraren berri emateko zabaldu duen prentsa o...

admin

Organo kontzertuarekin agur esango diote Santa Zezilia zikloari

Andra Mari Kultur Elkartearen XXVIII. Santa Zezilia Zikloa agortzear dago, baina oraindik azkeneko emanaldirako geratzen da nahikoa indarra. Hain zuzen, bihar izango da hori, 20:00etan, Jasokundeko Amaren Parrokian. Hasi zen bezala amaituko da: organo ...

admin

Gipuzkoako Pala Txapelketako partidak gaur eta bihar

Gipuzkoako Pala Txapelketako partidak izango dira Madalensoro pilotalekuan gaur eta bihar. Gaur, Lehen Mailan, Txost-Real Sociedad 2 partida jokatuko dute. Bigarren Mailan, Txost-Real Sociedad, eta Hirugarren Mailan (A taldean), Txost 1-Bac. Pala parti...

admin

Gazte Eguna antolatu dute biharko Antxon

Pasaia Antxoko Gazte Asanbladak, Gazte Eguna antolatu du biharko. 12:30ean Gaztetxean bilduko dira gazteak, herri poteoa egiteko. Ondoren, babarrun jatea egingo dute, gaztetxean bertan, eta bazkaldu ondoren, txiste desafioa eta mus txapelketa. Babarrun...

admin

Iñaki Beobidek etzi jasoko du Villabonan I. Antzerkizale Saria

Lezon bizi den Iñaki Beobidek (Zumaia, 1934) lehenengo Antzerkizale Saria jasoko du etzi arratsaldean Villabonan. Sari hori estrainekoz antolatu du Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak (EHAZE). Pasa den mendeko 60ko hamarkadan Jarrai antzerki taldean...

admin
Gehiago