Gipuzkoako Pala Txapelketako partidak gaur eta bihar

Gipuzkoako Pala Txapelketako partidak izango dira Madalensoro pilotalekuan gaur eta bihar. Gaur, Lehen Mailan, Txost-Real Sociedad 2 partida jokatuko dute. Bigarren Mailan, Txost-Real Sociedad, eta Hirugarren Mailan (A taldean), Txost 1-Bac. Pala parti...

Gipuzkoako Pala Txapelketako partidak izango dira Madalensoro pilotalekuan gaur eta bihar.

Gaur, Lehen Mailan, Txost-Real Sociedad 2 partida jokatuko dute. Bigarren Mailan, Txost-Real Sociedad, eta Hirugarren Mailan (A taldean), Txost 1-Bac.

Pala partidak, Oiarpekoek jokatuko dituzten bi pilota partiden ondoren jokatuko dituzte. Pilota partidak 19:15ean hasiko dira.

Bihar, berriz, 10:30etik aurrera, bi partida izango dira. Hirugarren Mailan (B taldean), Txost 2-Gazteleku 1 ariko dira elkarren kontra. Hirugarren Mailako C taldean, berriz, Txost 3-Kanbotarrak 1 lehiatuko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.