Pasaiako Udalak alegazioak aurkeztuko dizkio Donostialdeko Zatikako Planari
Pasaiako Udalak alegazioak jarriko dizkio jendaurrean den Donostialdeko Zatikako Planari. Hala jakinarazi du Maider Ziganda alkateak atzo egin zuten Planeamendu eta Ingurumeneko Aholku Batzordeak egin zuen bileraren berri emateko zabaldu duen prentsa o...
Pasaiako Udalak alegazioak jarriko dizkio jendaurrean den Donostialdeko Zatikako Planari. Hala jakinarazi du Maider Ziganda alkateak atzo egin zuten Planeamendu eta Ingurumeneko Aholku Batzordeak egin zuen bileraren berri emateko zabaldu duen prentsa oharrean. Alkateak esan duenez, aipatu bileran Donostialdeko Zatikako Planari buruz eta kanpo kaiaren ingurumen-iraunkortasunerako txostenari buruz hitz egin zuten. Aipatu bi planak aztertzen eta haiei egindako alegazio eta ekarpenen inguruan ari dira lanean batzordean. Hurrengo bilera abenduaren erdialdean egingo dutela esan dute.