Ohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean
Lezoko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera. Hamabi puntu jorratuko dituzte bertan. Horrela, besteak beste, Eguneko Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko diktamena aztertuko dute. Hori bigarren puntuan i...
Lezoko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera. Hamabi puntu jorratuko dituzte bertan. Horrela, besteak beste, Eguneko Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko diktamena aztertuko dute. Hori bigarren puntuan izango da eta laugarrenean, berriz, Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailearen ingurunearen jasangarritasun txostenari alegazioak aurkezteko alkatearen erabakia berretsi ala ez aztertuko dute.
Ulia-Jaizkibel eremu babestuaren aldeko adierazpen instituzionala ere jarriko dute mahai gainean. Horrez gain, bi mozio aztertuko dituzte. Alde batetik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren gainekoa izango da bat eta bestea, berriz, Sahara herriari babesa adierazteko.