Zarzuelaren dibulgazioa egingo dute etzi Trintxerpeko alkateordetzan Pasaia Musikal Musika Eskolaren ekimenez. Oihana Reguela kantuko irakasleak Mirentxu zarzuelaren ezaugarriak azalduko dizkie 19:30etik aurrera alkateordetzara hurbiltzen direnei. Em...
1930 eta 1970 urte bitartean Antxo nolakoa zen ikus daiteke, baita antxotarrak ere. Antxotarrok Historia Mintegiak ehunka argazki bildu baditu ere, herritarrek utzitako 165 argazki jarri ditu Kultur Etxean. Erakusketa igandera bitarte ikusi ahal izango...
Taldekako eta bakarkako musika emanaldiak egingo dituzte Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.
Hamaika aurpegi ezagun ikus daitezke egunotan Pasaia Antxoko Kamio tabernako peretetan, AEKko Txirrita euskaltegiaren sorreraz geroztik bildu ahal izan dituzten argazkiak ikus baitaitezke tabernan. Orain dela hogeita zazpi urte eman zituzten lehen eusk...
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta Pasaian beste hainbat tokitan bezala, emakumeak kalera irtengo dira bortizkeriaren kontra protesta egitera, Elkarkidetuz emakumeonganako indarkeria garaituko dugu lelopean. Anezka, ...
Ezker abertzaleko zinegotziek indarkeria matxistaren kontra lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu dute azaroaren 25a dela eta. Zehazki, atzo PSE-EEk, EAJk, EBk, Alkarbidek eta PPk sinatutako adierazpen instituzionalari egin dio erreferentzia: “Ja...
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta (azaroak 25), Errenteriako Berdintasun Kontseiluak jakinarazi du parte hartuko duela herriko talde feministek zein emakume taldeek bihar egingo dituzten ekintzetan. Horrez gain, herrit...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. 11:30ean: EHNE sindikatuaren tartea. Metaziyan bila, Oier Narbaizarekin. 12:10ean: OiartzunBaiko zinegotzia den Xanet Arozenak Garbitania Zero Zabor enpresaren ing...
Errenteria-Oreretako herritar talde batek antolatutako Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa gaiaren baitan hitzaldia eskainiko du, bihar, Joseba Egibarrek, Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak, Kaputxinoetako Gaztedi aretoan, 19:30ean. Joseba Egibar izango da hitza hartzen lehena, baina, guztira, hiru hitzaldi emango dituzte lehenengo sorta honetan. Abenduaren 1ean, berriz, Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunako presidenteakk hitz egingo du eta sorta honetako azken gonbidatua, Eugenio Etxebeste izango da, ETAko buruzagi eta Algerren zein Santo Domingon erakunde horretako eleduna izanaren akusaziopean kartzelatua izan zena. Zigorra bete ondoren, kalean dago egun militante independentista. Abenduaren 9an hitz egingo du. Hitzaldi guztiak Kaputxinoen elizako beheko solairuko Gaztediren aretoan izango dira 19:30etik aurrera. “Pentsamolde ezberdinak” Antolatzaileen izenean Xabier Oleagak adierazi du helburua dela “herritarren eskura jartzea une politiko garrantzitsu honetan erreferentzia pertsonal kualifikatuak, horiek bertatik bertara entzun eta berauei galderak zuzenean egiteko aukera izateko”. Horren harira Oleagak gaineratu du “areto berean pentsamolde politiko ezberdinetako jendea biltzea, proiektu politiko ezberdinetako esatariak entzuteko eta haiekin solasteko, pedagogia egokia iruditzen zaigu datozen garai politikoei begira”. Urte honen hasieran, otsailean zehazki, antolakuntzako kideek Brian Currin bitartekari hegoafrikarra ekarri zuten eta honen hiltzaileak aurrekaririk gabeko arreta jaso zuen herritarren aldetik. Errenteria Hiria kulturguneko antzokia goraino bete zen, eta aretorik kanpo geratu ziren [...]
Larunbatean, IX. Udazken Jaia ospatu zuen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Aurtengo urteurrena taldeko euskaltzaleek ospatu dute, beren artean, aurreko urteetan ez bezala. Bazkaria egin zuten, eta aurreko asteetan jokatutako errezeta lehiaketaren emaitza izan zen bazkariko menua. Izan ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren barruan eskualdeko harategietan martxan dagoen haragi errezeta lehiaketa aitzakia hartuta, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek ere errezeta lehiaketa egin dute. Parte-hartzaile guztien errezetak herriko harategietan dauden buzoietan sartuko dituzte orain, abenduaren 4a arte martxan dagoen haragi errezeta lehiaketan parte hartzeko. Bide batez, horixe da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen helburua: «Herritarrak animatzea harategietako lehiaketan parte hartzera». Oiartzungo sei harategitan daude lehiaketan parte hartzeko buzoiak: Lizar harategian, Odriozola harategian, Zalakain harategian, Jon harategian, Jone harategian eta Martin harategian. 100 euroko erosketa txartela jasoko du irabazleak eskualdeko herri bakoitzean. Irabazleak gutuna utzi duen establezimendu berean egin beharko du gastua. Hilario Arbelaitzek eta Andoni Luis Adurizek osatuko dute epaimahaia. Harategietako errezeta lehiaketaren oinarriak Antolatzaileak: Oarsoaldeko udalak. Oiartzunen, Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren barruan kokatzen baita ekimena. Parte-hartzaileak: Oarsoaldeko harategietako bezeroak. Gaia: Lau lagunentzako errezeta, osagai nagusia harategiko produktua izanik. Non eta nola aurkeztu: Errezetak euskaraz eta txukun idatzita aurkeztuko dira, osagaien zerrenda eta platera egiteko [...]
2.000 herritarrek baino gehiagok sinatu dituzte alegazioak oraingoz; urtarrilaren 20ra arte sinatzen jarrai dezakete
Iganderako antolatu dute irteera; Amazkarren eta Garmendin eman daiteke izena
Azaroko ipuin kontaketa saioa, bi eta hiru urteko haurrentzako prestatu du Lur Korta ipuin kontalariak. Bihar izango da saioa, 17:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekako beheko solairuan.