Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta Pasaian beste hainbat tokitan bezala, emakumeak kalera irtengo dira bortizkeriaren kontra protesta egitera, Elkarkidetuz emakumeonganako indarkeria garaituko dugu lelopean. Anezka, ...
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta Pasaian beste hainbat tokitan bezala, emakumeak kalera irtengo dira bortizkeriaren kontra protesta egitera, Elkarkidetuz emakumeonganako indarkeria garaituko dugu lelopean.
Anezka, San Pedro eta Trintxerpeko emakume taldeak, Bekoz Beko, genero indarkeriaren kontrako elkarteak eta Udaleko Berdintasun Arloak deitu dituzte elkarretaratzeak.
Bi elkarretaratze deitu dituzte; Trintxerpeko Azokan da bat eta Antxoko Gure Zumardian bigarrena. Biak dira 19:30an. Iluntzeko elkarretaratzeen aurretik bada beste deialdi bat. 17:30etik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan eta ikus-entzunezko bitartekoen laguntzaz emakumeen kontrako indarkeriaren gainean hausnartzeko saioa antolatu dute.