Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

IX. Udazken Jaia ospatu dute Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek

Larunbatean, IX. Udazken Jaia ospatu zuen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Aurtengo urteurrena taldeko euskaltzaleek ospatu dute, beren artean, aurreko urteetan ez bezala. Bazkaria egin zuten, eta aurreko asteetan jokatutako errezeta lehiaketaren emaitza izan zen bazkariko menua. Izan ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren barruan eskualdeko harategietan martxan dagoen haragi errezeta lehiaketa aitzakia hartuta, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek ere errezeta lehiaketa egin dute. Parte-hartzaile guztien errezetak herriko harategietan dauden buzoietan sartuko dituzte orain, abenduaren 4a arte martxan dagoen haragi errezeta lehiaketan parte hartzeko. Bide batez, horixe da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen helburua: «Herritarrak animatzea harategietako lehiaketan parte hartzera». Oiartzungo sei harategitan daude lehiaketan parte hartzeko buzoiak: Lizar harategian, Odriozola harategian, Zalakain harategian, Jon harategian, Jone harategian eta Martin harategian. 100 euroko erosketa txartela jasoko du irabazleak eskualdeko herri bakoitzean. Irabazleak gutuna utzi duen establezimendu berean egin beharko du gastua. Hilario Arbelaitzek eta Andoni Luis Adurizek osatuko dute epaimahaia. Harategietako errezeta lehiaketaren oinarriak Antolatzaileak: Oarsoaldeko udalak. Oiartzunen, Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren barruan kokatzen baita ekimena. Parte-hartzaileak: Oarsoaldeko harategietako bezeroak. Gaia: Lau lagunentzako errezeta, osagai nagusia harategiko produktua izanik. Non eta nola aurkeztu: Errezetak euskaraz eta txukun idatzita aurkeztuko dira, osagaien zerrenda eta platera egiteko [...]

admin
Bidasoa
2010/11/24

Larunbatean, IX. Udazken Jaia ospatu zuen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Aurtengo urteurrena taldeko euskaltzaleek ospatu dute, beren artean, aurreko urteetan ez bezala.

Bazkaria egin zuten, eta aurreko asteetan jokatutako errezeta lehiaketaren emaitza izan zen bazkariko menua. Izan ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren barruan eskualdeko harategietan martxan dagoen haragi errezeta lehiaketa aitzakia hartuta, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek ere errezeta lehiaketa egin dute.

Parte-hartzaile guztien errezetak herriko harategietan dauden buzoietan sartuko dituzte orain, abenduaren 4a arte martxan dagoen haragi errezeta lehiaketan parte hartzeko. Bide batez, horixe da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen helburua: «Herritarrak animatzea harategietako lehiaketan parte hartzera».

Oiartzungo sei harategitan daude lehiaketan parte hartzeko buzoiak: Lizar harategian, Odriozola harategian, Zalakain harategian, Jon harategian, Jone harategian eta Martin harategian.

100 euroko erosketa txartela jasoko du irabazleak eskualdeko herri bakoitzean. Irabazleak gutuna utzi duen establezimendu berean egin beharko du gastua. Hilario Arbelaitzek eta Andoni Luis Adurizek osatuko dute epaimahaia.

Ttur-tturren IX. Udazken Jaia

Ttur-tturren IX. Udazken Jaia, bazkaria

Harategietako errezeta lehiaketaren oinarriak

  • Antolatzaileak: Oarsoaldeko udalak. Oiartzunen, Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren barruan kokatzen baita ekimena.
  • Parte-hartzaileak: Oarsoaldeko harategietako bezeroak.
  • Gaia: Lau lagunentzako errezeta, osagai nagusia harategiko produktua izanik.
  • Non eta nola aurkeztu: Errezetak euskaraz eta txukun idatzita aurkeztuko dira, osagaien zerrenda eta platera egiteko jarraibideak adieraziko dira bertan eta harategietan jarriko diren kutxatxoetan jasoko dira. Errezetak gutunazalean sartu, egilearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia gainean idatzita.
  • Aurkezteko epea: Azaroaren 4tik abenduaren 4ra.
  • Saria: 100 euroko erosketa txartela Oarsoaldeko herri bakoitzean. Irabazleak gutuna utzi duen establezimendu berean egin beharko du gastua.
  • Epaimahaia: Hilario Arbelaitz eta Andoni Luis Aduriz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.