1930 eta 1970 urte bitartean Antxo nolakoa zen ikus daiteke, baita antxotarrak ere. Antxotarrok Historia Mintegiak ehunka argazki bildu baditu ere, herritarrek utzitako 165 argazki jarri ditu Kultur Etxean. Erakusketa igandera bitarte ikusi ahal izango...
1930 eta 1970 urte bitartean Antxo nolakoa zen ikus daiteke, baita antxotarrak ere. Antxotarrok Historia Mintegiak ehunka argazki bildu baditu ere, herritarrek utzitako 165 argazki jarri ditu Kultur Etxean. Erakusketa igandera bitarte ikusi ahal izango dira. Bihar eta etzi 19:00etatik 21:00era, larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00era; eta igandean, 12:00etatik 14:00ak arte.
“Azken hilabeteetan katalogatzen ari garen Ricardo Valverde Funtsa eta Felix Otero Funtsa batuta, guztira 4.000 argazki inguru ditugu. Datu hori esanguratsua da, baina oraindik argazki asko ditugu biltzeko eta katalogatzeko”, adierazi dute Mintegiko kideek.
Fototeka prestatzen
Datorren urte hasieran Pasaiako Fototeka aurkeztuko du Antxotarrok Historia Mintegiak. Fotoketa hori herritarrek utzitako argazkiekin osatzen dabiltza. “Herritarren eskuzabaltasunari esker, ehunka argazki berri lortu ditugu”, adierazi dute.
Pasaiako beste barrutietakoekin ere harremanetan jarri dira, horrela Pasaiako argazki zahar guztiak biltzeko eta erakusteko.