Santa Zeziliaren bezperan, igandean, Trintxerpeko Illumbe Musika Bandak kontzertua emango du Trintxerpen, Serafin Esnaola plazan, 13:00etan hasita. Fran Berraren batutapean sei lan musikatuko dituzte: Feria Tafallesa; Dakota; Sinatra in concert; Concie...
Gipuzkoako Audientziak urtebeteko eta sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu du emakume bat, bortxaketa faltsua salatzea leporatuta. Salaketan Pasaian 43 urteko gizonezko batek eta adin txikiko bi anaiek bortxatu zutela jarri zuen. Emakumearen bar...
Datorren hilabetean Eusko Jaurlaritzak Donostialdeko Zatikako Plana (PTP) onartu nahi duela eta, Lezoko bizilagunek bilera egingo dute bihar arratsaldean. Donibane kaleko Kultura Aretoan bilduko dira, 19:00etatik aurrera. Deialdi irekia da. Zatikako Pl...
Ibargaingo ikasleek asteartean egingo dute emanaldia; Lartaunek bi emanaldi antolatu ditu astebururako
Hartu-Eman ekimenaren baitan Hamaikabat alderdiak hainbat bilera egingo ditu barrutian herritarren ideiak, proposamenak eta kezkak jasotzeko. Lehenengoa bihar izango da San Pedroko udal aretoan, 19:00etatik aurrera.
Ia bost ordu behar izan zituen Pasaiako udalbatzarrak gai zerrendara aurkeztutako hamabi puntuak eztabaidatzeko eta erabakitzeko. Hala ere, eta ika-mika dezenterekin, gai gehienak aurrera atera zituen Udal Gobernu Taldeak, tartean 2011rako udal zergen ...
Igandean jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean, Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldiaren finala. Bertan, eskualdeko bi ordezkarik hartuko dute parte: Lorea Intxaurrandieta lezoarrak eta Eneko Fraile errenteriarrak. Pasa den igand...
Roermond (Herbehereak) hiriko Batxilergoko 21 ikasle (hiru irakaslerekin) iritsiko dira bihar eskualdera, Pasaia-Lezo Lizeoarekin duten elkartrukaketa hitzarmena dela eta. Hilaren 26ra arte izango dira hemen. Lizeoko familien etxeetan hartuko dute osta...
Musikaz betetako asteburua izango da datorrena. Musikariek eta musikazaleek izango dute zerekin gozatu. Izan ere, Ibargainek eta Lartaunek antolatutako ekimenez gain, etzi Jose Manuel Azkueren omenezko bigarren memoriala ere egingo dute Doneztebe parro...
Hilero moduan bidezko merkataritza egingo dute etzi. Xabier Olaskoaga plazan izango da goizean zehar. Herritarrak azokatik pasatzera animatu dituzte.
Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egiteko eskaera egin dio alkatetzari. Eskaera horren harira, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen Murias Center 4 enpresaren administrazio kontseiluaren ezohiko bilera noiz egin erabakitzea proposatuko du ezker abertzaleak udalbatzarrean. “Irailaren 15ean Sabecok Murias Center 4 enpresarekin zuen kontratuaren iraupena bukatu zen. Data hori baino lehenago zerbitzua etena zegoen eta aipatutako datatik aurrera Sabeco enpresak ematen duen zerbitzua ez da eskaintzen, gune komertzial horren funtzionamendurako mota ezberdinetako kalteak sortuz”, azaldu du Karlos Murua zinegotziak. Murias Center 4 enpresaren %10aren jabe da Errenteriako Udala. Parte-hartze horri esker Udalak ordezkaritza du Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren administrazio kontseiluan. Parte-hartze horren baitan proposatuko dio ezker abertzaleak Udalbatzari Murias Center 4 enpresan Udalak duen ordezkariak administrazio kontseiluan ezohiko bilera egiteko eskaera egitea. “Denon iritzia ezinbestekoa da zerbitzu hori ahalik eta azkarren martxan jartzeko eta horren ondorioz enpresa horretan dugun ardurari irmoz erantzuteko”, gaineratu du Muruak. Hiru puntuko gai zerrenda Ezohiko bilera horretarako hiru puntuko gai zerrenda proposatuko du ezker abertzaleak: lehenengo, irailean hipermerkatua itxi izanak izan duen eragin ekonomikoa aztertzea. Bigarren puntuan, berriro jarduera martxan jartzeko aurreikusten den epea eta horretarako eman behar diren urratsak eta jarri behar diren bitartekoak zehaztea proposatuko dute. Azken puntuan, berriz, operadore [...]
Take Orbela Taberna taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia Saskilagunak taldeak. Norgehiagoka etzi jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, Tolosako Usabal kiroldegian.