2010/11/12

2011ko Ordenantza Fiskalak %2 igotzea erabaki du Udalbatzak

Datorren urteko Ordenantza Fiskalak %2 igotzea erabaki du gaur Errenteriako Udalak udaletxean egin duten ezohiko Osoko Bilkuran. Horrez gain, Errenteriako Udaleko langileen soldatak %5 murriztea onartu dute PSE-EE, EAJ eta Hamaikabat alderdien babesarekin.

admin

Jai Batzordeak bilera egingo du hilaren 18an

Lezoko Jai Batzordeak bilera egingo du datorren ostegunean, hilaren 18an. Kultura Aretoan izango da, 19:30etik aurrera.

admin

Olibet Itzatuko emakumeek protesta egingo dute

Olibet Itzatu emakume taldeko kideek elkarretaratzea egingo dute astelehenean udaletxearen aurrean. 11:00etan jarri dute hitzordua. Arrazoia da udaletxeak ez diela kalefakziorik jartzen euren egoitzan.

admin

‘Sahara emakumearen izenarekin’ erakusketa

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatutako Herrien astearen baitan, Marisol Ramirezen argazkiak jarrita egongo dira, Xenpelar Etxean. Sahara, emakumearen izenarekin erakusketa osatu du, 2007ko irailan Tindufen (Aljeria) Saharako herritarrei ateratako arg...

admin

EAJk berretsi du ohiko gastua murriztu behar dela

Errenteriako EAJ beste behin “kezkatuta” azaldu du Udalaren egoera ekonomikoarekin, eta beharrezkoa dela gogorarazi du ohiko gastua murriztea. Horrekin batera, honako neurriak proposatu ditu: saneamendu plan bat egitea, lan-taldearen gastua...

admin

Eskola Agenda 21 dinamizatzea, Inguru 21en esku

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Eskola Agenda 21 2010-2011 dinamizatzeko prozedura Inguru 21 SLri esleitzea erabaki du Udalak berak, 31.500 euroren truke. Hirugarren ikasturtea da Eskola Agenda 21 ekimenarekin bat egingo dutela Errenteria-Oreret...

admin

Hamaikabat: “Pasaiako alkateak pasaitar guztion bidegabeko ordezkaritza hartzen du”

Portuko Agintaritza Kontseiluan Pasaiako udal ordezkariaren izendapenaren gainean (hilaren 6an egin zen udalbatzarra) hainbat adierazpen egin ditu Pasaiako Hamaikabatek. Miriam Cano Pasaiako Udaleko H1eko zinegotziaren arabera, Pasaiako alkateak &#8220...

admin

‘Udalbitza auzia’-ren balorazioa, auzipetuen ahotik

2003ko apirilaren 23an, Espainiako Poliziak Udalbiltzaren egoitzak miatu eta prezintatu zituen eta hamahiru hautetsi eta langile atxilotu. Ondorioz, 22 euskal herritar auzipetu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2010eko urriaren 26an bukatu berri d...

admin

Aiton Bordako bazkideek bazkaria egingo dute azaroaren 20an

Aiton Bordako bazkideek urteroko zita daukatu hilaren 20an (datorren larunbatean). Bazkaria Etxeberri jatetxean egingo dute bazkaria, 14:30etik aurrera. Lehenago, 14:00etan, baina, autobusa irtengo da Ijurkoko kioskoaren ondotik. Izena egoitzan bertan ...

admin

Oiartzungo Udalak Donostialdeko Zatikako Plana erretiratzeko eskatuko du

Udalak alegazioak jarriko dizkio Donostialdeko Zatikako Planari (PTP), proiektu hori erretiratzeko eskatuz. Alegazioko arrazoi nagusiak bi izango dira: bata, PTPak legea urratzen duela (Aarhuseko Hitzarmena, Herritarren parte-hartzerako 27/2006 Legea e...

admin

Extremadurako produktuak dastatzeko aukera

Datorren igandean, hilaren 14an, Extremadurako produktuak probatzeko aukera izango da Beraungo Pablo Sorozabal plazan, 09:00etik 15:00etara. Monfrague Errenteriako Extremadura Kultur Zentroak antolatu du ekimena.

admin

Tajoko langile ohiek bazkaria egingo dute abenduan

Tajo enpresan langile izan zirenek bazkaria egingo dute datorren abenduaren 1ean (asteazkena), Ergoiengo Tolare jatetxean. Bazkarira joan nahi dutenek, hilaren 28a baino lehen 43 euro sartu behar dituzte honako kontu korrontean:0111037494 (Euskadik...

admin

Pasajes etxean eta Trintxerpek kanpoan

Bihar Erregional Ohorezko Mailako Pasaiako bi taldeek, Pasajesek eta Trintxerpek, partidak jokatuko dituzte. Pasajesek Berio taldea hartuko du etxean, Don Boscoko zelaian, 16:30etik aurrera. Trintxerpe, berriz, Hondarribiko Ondartza zelaira hurbilduko ...

admin

Asteburuko Kale Ekintzan, jolas erraldoiak

Biharko Kale Ekintzan jolas erraldoiekin ongi pasatzeko aukera eskainiko die Ttak-ek LH 1. eta 6. maila arteko herriko haurrei. Oraingo honetan, Doneztebe plazan izango da saioa, 16:30ean hasita.

admin

Gabonetako liburu eta disko azokarik ez du antolatuko Etxerat-ek

Azken urteetan Lezoko Etxerat elkarteak Gabonetako Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu du. Hala ere, arazoak direla eta, elkarte horrek aurten ez du azokarik antolatuko. Lezoko Kultura Sailetik adierazi dutenez, azoka horrek “garrantzia”...

admin

Bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute goizean

Gaur goizean, 07:00 inguruan, auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean (N-1 zenaren saihesbidean), Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez. Ibilgailuen bi gidariak zauritu dira ondorioz, 24 urteko gizon bat eta 4...

admin
Gehiago