‘Udalbitza auzia’-ren balorazioa, auzipetuen ahotik
2003ko apirilaren 23an, Espainiako Poliziak Udalbiltzaren egoitzak miatu eta prezintatu zituen eta hamahiru hautetsi eta langile atxilotu. Ondorioz, 22 euskal herritar auzipetu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2010eko urriaren 26an bukatu berri d...
2003ko apirilaren 23an, Espainiako Poliziak Udalbiltzaren egoitzak miatu eta prezintatu zituen eta hamahiru hautetsi eta langile atxilotu. Ondorioz, 22 euskal herritar auzipetu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2010eko urriaren 26an bukatu berri da auzipetuen kontrako ahozko epaiketa. Fiskalak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat. Herrikoak dira bi auzipetu: Larraitz Sanzberro eta Xabier Iragorri.
2010eko martxoan, hautetsiak, hautetsi ohiak eta herriko elkarteak elkartu ziren, Udalbiltzaren kontrako auzia salatzeko eta auzipetuei babesa emateko. Udalbiltza Sarea eratu zuten.
Orain, Oiartzungo Udalbiltza Sareak auzipetuen ahotik epaiketaren balantzea eta azalpena entzutera gonbidatu ditu herritarrak. Horretarako, bihar jarri dute hitzordua, 12:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan.