Gabonetako liburu eta disko azokarik ez du antolatuko Etxerat-ek
Azken urteetan Lezoko Etxerat elkarteak Gabonetako Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu du. Hala ere, arazoak direla eta, elkarte horrek aurten ez du azokarik antolatuko. Lezoko Kultura Sailetik adierazi dutenez, azoka horrek “garrantzia”...
Azken urteetan Lezoko Etxerat elkarteak Gabonetako Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu du. Hala ere, arazoak direla eta, elkarte horrek aurten ez du azokarik antolatuko.
Lezoko Kultura Sailetik adierazi dutenez, azoka horrek “garrantzia” zuen eta bertan behera gelditzea “euskal kulturan atzera pausoa” dela iritzi diote Kultura Sailetik. Horrela, herritarrak zein elkarteak gonbidatu dituzte liburu eta azoka antolatzeko.
Jakinarazi dutenez, Udala azpiegitura eta beste mota batzuetako erraztasunak emateko prest dago: “Urtean hilabete batez euskal kulturaren alde lan egiteko prest dagoen jendea behar dugu”, adierazi dute Kultura Sailetik. Interesatuak Kultura Sailarekin jarri daitezke harremanetan edo azaroaren 18an (datorren ostegunean) egingo duten Jai Batzordearen bilerara agertu daiteke. Bilera 19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan.