Eskola Agenda 21 dinamizatzea, Inguru 21en esku
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Eskola Agenda 21 2010-2011 dinamizatzeko prozedura Inguru 21 SLri esleitzea erabaki du Udalak berak, 31.500 euroren truke. Hirugarren ikasturtea da Eskola Agenda 21 ekimenarekin bat egingo dutela Errenteria-Oreret...
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Eskola Agenda 21 2010-2011 dinamizatzeko prozedura Inguru 21 SLri esleitzea erabaki du Udalak berak, 31.500 euroren truke.
Hirugarren ikasturtea da Eskola Agenda 21 ekimenarekin bat egingo dutela Errenteria-Oreretako ikastetxeek. Aurreko bietan gai garrantzitsuak ikertu zituzten: ura eta energia. Oraingoan, berriz, zaborra aztertuko dute: kudeaketa, tratamendua, kaleen garbiketa…
Eskola Agenda 21 Udala eta ikastetxeak bildu nahi ditu, ikasleei ingurumenaren gainean hezitzeko, sentsibilizatzeko eta ingurumen prozesuetan parte hartzeko. Helburu hori lortzeko irteerak antolatuko dituzte erakusketak ikustera, ingurumenaren gaineko instalazioetara…