Hilabetero moduan, Mikelazulo Kultur Elkarteak filma eskainiko du bere egoitzan. Oraingoan, herrian gertatutako eta herritar batek filmatutako pelikula bat emango dute Zine Txiroa ekimenaren baitan: Juan Miguel Gutierrezen Plaza de la Música, historia...
Denboralearen eraginez portuak itxita jarraitzen du, Portuko Agintaritzako iturriek jakinarazi berri dutenez. Olatuak handiegiak dira oraindik bokalearen kanpoaldean eta horrek ezinezkoa egiten du praktikoen lana. Honenbestez bost merkantzia ontzi daud...
Hilaren 17an egingo dute irteera, datorren asteazkenean; igande honetara arte eman daiteke izena
Pasa den asteartean Marokoko Armadak Aaiungo (Mendebaldeko Sahara) Gdeim Izik kanpalekua erasotu zuen. Besteak beste, eraso hori salatzeko, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak agiria kaleratu du. Lehenik eta behin, Aaiungo Gdeim Izik kanpal...
Olentzeroren Laguntzaileak taldeak bigarren bilera antolatu du Olentzeroren etorrera prestatzeko. Etzidamu (larunbatean) egingo dute, 17:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan. Bilera irekia da, parte hartu nahi duen guztiarentzat: proposamenak eginez, edo ...
Kanpaina berria jarriko du martxan Iturrik, Oiartzungo dendarien elkarteak datorren astean. Hala, Iturriko bazkide diren komertzioetan erosketak egiten dituztenei Xorrola erabiltzeko txartelak oparituko dizkiete. Udalarekin sinatuta duten hitzarmenari...
Hainbat artikulu irakurri ditut prentsan Martin Beramendik (Oiartzungo alkate izan zen 2003-2007 legegintzaldian, eta egun Hamaikabaten presidentea da Gipuzkoan) egindako ustezko lege hausteei eta irregulartasunei buruz. Hainbat ondorio atera ditut, baina era berean, hainbat duda edo galdera ditut. Hona hemen ondorioak: Bai, dirua desbideratu zuen Txarako parkean (Mendibilen). Batzuen arabera, 800.000 euro, eta besteen arabera, 454.000. Baina kontua ez da zenbat diru desbideratu zuen. Kontua da, jakin dugula Beramendik gehiegikeriaz jokatu zuela eta bere funtzioen muga gainditu zuela. Bere eskumenetatik kanpo zeuden erabakiak hartu zituen. Bere funtzioetatik haratago joan bazen, delitu zantzuak dauden ikusi beharko da, eta baldin badaude, izan daitezela auzitegiak azken erabakia hartuko dutenak. Egoera argitzeko hala izatea proposatu nahi dut. Bai, luxuzko jatetxeetan jan zuen eta Udaleko diru kutxatik ordaindu zituen otorduak. Gipuzkoako Hamaikabaten presidenteak gardentasuna eta argitasuna eskatzen du Udaleko kudeaketan. Ondo legoke predikatzen edo eskatzen duena betetzea. Jakinaraz dezala zeinekin eta zertara egin zituen otordu horiek. Orduan jakingo genuke dirua bidegabe erabili duen. Bai, Udalaren dokumentuak eta materialak eraman zituen. Batzuek diote originalak zirela eta ez zegoela kopiari udaletxean. Beste batzuek diote kopiak zirela. Originalak badira, dokumentu publikoak lapurtu eta gorde zituen. Honen aurrean, hainbat galdera etorri zaizkit burura: Zergatik eraman zituen Beramendi jaunak dokumentu [...]
Oiartzungo Aholku Kontseiluak Donostialdeko Lurralde Plan Partziala (PTP) aztertuko du gaurko saioan. Donostialdeko PTPan egin dituzten proposamenek zuzenean eragiten diote Oiartzungo ordenamenduari. Herritarren artean kezka sortu du proiektuak eta Uda...
Oarsoaldeko Garapenerako Agentzia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera akordio batera iritsi dira pertsona ekintzaileei laguntza zerbitzu berria emateko. Enpresa sortu aurretik, Ogasunera, Erregistrora, Gizarte Segurantzara edota notarioetara joan behar...
Esku Garbia Altzibar auzoko elkartean etzidamu (larunbatean) hasiko dute ikasturte honetako truk txapelketa. 16:30ean jarri dute hitzordua. Aurrerantzean, larunbatero jokatuko dituzte truk partidak, ordu berean. Sariak izango dira larunbatero irabazlee...
Herriko El Watan elkarteak herritarrei deia egin die bihar Donostian Sahararen alde egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko. 19:30ean jarri dute hitzordua. Jakinarazi dutenez, jende nahikoa biltzen bada, elkarretaratzearen ondoren manifestazioa eg...
Segundo bakoitzean hogeita lau fotograma erakusten ditu zinemak, eta Ikuskak milaka fotograma eta beste hainbeste segundo prest ditu dagoeneko. Larunbatean Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak antolatzen duten XII. Film Laburren Erakustaldia inauguratuko dute, eta astebetez munduko hainbat bazterretako 42 lan ikusi ahal izango dira.
Bertso afaria da eta sarrerak salgai daude; ikasleek zortzi euro ordaindu behar dituzte, langileek hamabi
Eusko Jaurlaritzaren deialdiari erantzunez, Memoriaren Eguna egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Eguerdian, euritakoa eskuan, Fanderiako biktimen aldeko oroitarrian lore eskaintza egin dute hainbat lagunek. Tartean, Juan Carlos Merino alkatea, Jose ...
Maider Ziganda alkateak Portuko Administrazio Kontseiluan ez parte-hartzea. Horixe da, EAren iritziz, Pasaiako PSE–EEren , EAJren, eta PPren zinegotzien helburua. Gogor gaitzetsi du EAk lehengo larunbateko plenoan jazotakoa, eta “Pasaiaren ...
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren harira, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Euskara Sariak banatuko ditu lehenengo aldiz aurten. Ekitaldia, San Marko Gotorlekuan izango da, egun horretan bertan. Hala eta guzt...