Asteburuan, joko garbian, bi partida irabazi eta bi galdu dituzte Txost taldeko pilotariek. Gazteetan, Angeluk 36-40 irabazi zion Txost 2ri, eta Urruñak 40-39 Txost 1 taldeari. Kadeteetan, Txost 1ek 16-40 irabazi dio Senpereri, eta benjaminetan, 30-40...
Euskadiko Atzeko Kopako sailkapen nagusiko seigarren postuan bukatu dute denboraldia Patxi Hoyos eta bere iloba Inhar Hoyos errenteriarrek. Atzeko Koparako puntuagarria izan zen Donostia Hiria XII. Rallysprintean parte hartu zuten joan den larunbatean...
Karla Lekuonan jokatu zuten partida asteburuan Ohorezko Erregional Mailako mutilek eta 0-1 galdu zuten Anaitasuna taldearen kontra. Sailkapenean bosgarrena da Oiartzun, hamalau punturekin.
Areto futbolean dabilen Donibane-Pari Berrik 0-8 galdu zuen Idiazabal-Pilarrenea jatetxearen kontra. Zazpigarren jardunaldia jokatuta, hamaikagarren postuan jarri da talde arrosa Gipuzkoako Lehen Mailako sailkapen orokorrean.
Pasa den astean Oiartzungo Udal Gobernu Taldeko, EAko eta Antikapitalistak-eko ordezkariek salatu zuten Martin Beramendi alkate ohiak “gehiegikeriak eta lege hauste larriak” egin zituela 2003-2007 legegintzaldian. OiartzunBaik erantzun zuen...
Ez da giro kostaldeko herrietan. Denboraleak kalte ugari eragin ditu, batez ere itsas gorarekin batera eta olatu handien eraginez. Pasaian, esaterako, metro erdiko altuera hartu du urak Donibaneko Santiago plazan, eta alde zaharreko bizilagunek etxeetara sartu eta irteteko arazoak dituzte une hauetan. Plazan dagoen Yola Elkartean ur asko sartu da eta itxita dago gaur goizaz geroztik. Camara jatetxea ere urak hartu du, eta arratsalean Itziar tabernara ere sartu da ura. Goizean, udaleko zerbitzuetako langileak oholak jartzen aritu dira arratsaldeko itsas gorarekin sor zitezkeen kalteak arintze aldera, baina olatuek kaleak hartu ditu bigarrenez. San Pedron, bestalde, Torreatzeko pasealekua prezintatu du Udaltzaingoak. Portua trafikora itxita eta arrantza ontziak kaian lotuta Portua atzoko 20:00az geroztik dago itxita, olatu handiek arriskutsu egiten dutelako praktikoen lana. Ondorioz, bi ontzi dauden bokalearen kanpoaldean porturatzeko zain. Barruan dauden merkantzia ontziak, berriz, ezin irten geratu dira. Portu barruan zamalanak, tentuz, baina egin ahal izan dituzte Arrantza ontziak, bestalde, kaian lotuta geratu behar izan dute, bai Pasaian, baita Hondarribiko portuan ere. Petrilak behera Hondarribian, Butroi Pasealekuko petrila puskatu dute olatuek, Beleztarren Markes kalearen inguruan, ia lau metro duen horma behera bota dute olatuek. Kai muturreko pasealekuaren sarrera itxi behar izan zuten, olatuek bidea gainditzen zutelako. Gauean, bestalde, Portuko kale [...]
Azkeneko jardunaldia irabazi egin du Saskilagunak taldeak. Easo Berri 47-74 gainditu dute oiartzuarrek. Hala ere, lidergoa galdu du Saskilagunak taldeak. Easo Berri jarri zaie aurretik, baina puntutan berdinduta daude: hamahiru puntu dituzte.
Gipuzkoako Lehiaketako Bigarren Mailako Oiartzungo taldeak 3-1 galdu du asteburuan Gamon Naturista Mari Carmen taldearen kontra. Hala, egun, bederatzigarren postuan daude oiartzuarrak, hamabi punturekin.
Herriko boxeolariek erakustaldia egingo dute Irungo eta Anoetako boxeolariekin batera hilaren 21ean Paco Bueno gimnasioan. Erakustaldia 12:00etan hasiko da eta Gipuzkoako Boxeo Txapelketa prestatzen hasteko baliagarria izango da. “Garrantzitsua ...
Nazional Mailako neskek 0-3 gainditu dute Aragonesa Zaragozako taldea. Asteburuko jardunaldiaren ondoren, hirugarren jarraitzen dute Oiartzungo neskek, hamasei punturekin.
Oier Guillanek (Errenteria-Orereta, 1975) Hitzen uberan webgunea jarri du martxan Uxue Alberdi idazle eta bertsolariarekin batera. Guillanek literaturari buruzko Testuketan irratsaioa egiten zuen Alberdirekin batera Herri Irratian, eta orain aro berri ...