Olatuek kalteak eragin dituzte Donibanen
Gaur goizeko itsas gorarekin batera olatuek Donibaneko plaza hartu dute, eta inguruko bizilagunek etxeetatik ezin irten izan dira marea behera hasi den arte. Olatuek hainbat kalte eragin dituzte barrutiko hainbat lokaletan. Plazan dagoen Yola Elkartea,...
Gaur goizeko itsas gorarekin batera olatuek Donibaneko plaza hartu dute, eta inguruko bizilagunek etxeetatik ezin irten izan dira marea behera hasi den arte. Olatuek hainbat kalte eragin dituzte barrutiko hainbat lokaletan. Plazan dagoen Yola Elkartea, esaterako, itxi behar izan dute, eta Camara jatetxean denak lehortzen eman dute goiza, eguerdiko bazkariak normaltasunez eman ahal izateko. Goizean jazotakoak ikusita, udal zerbitzuetako langileak oholak jartzen ari dira plazan, arratsaldeko itsas gorarekin olatuek eragin ditzaketen kalteak gutxitze aldera. 18:35ean da itsas gora. San Pedron ez da kalterik izan, baina Udaltzaingoan Torreatzeko pasealekua prezintatu du.