Joan den igandean Txakurkros Liga Nazionaleko bigarren jardunaldia jokatu zuten Montellanon (Sevilla, Andaluzia, Espainia). Juan Mari Lujanbio sanjuandarrak lan txukuna egin zuen, bere kategorian (beterano-40) bigarren postuan geratzea lortu zuen, eta ...
Joan den igandean Txakurkros Liga Nazionaleko bigarren jardunaldia jokatu zuten Montellanon (Sevilla, Andaluzia, Espainia). Juan Mari Lujanbio sanjuandarrak lan txukuna egin zuen, bere kategorian (beterano-40) bigarren postuan geratzea lortu zuen, eta sailkapen orokorrean, laugarren.
Probak 6, 3 kilometro zituen, eta Andaluzian mota horretako proba egiten zen lehen aldia izan zen. Lujanbioren hitzetan, «ibilbidea uste baino zailagoa izan zen, bidean harri solte ugari zeudelako».
Hurrengo hitzordua Nafarroan du kirolari sanjuandarrak. Hilaren 21ean Nafarroako Txapelketa jokatuko dute, Zarrakaztelun.