
HS2 klubeko surfista irundar gazteak Kanarietan irabazi berri du Parasurfing zirkuituko Espainiako txapelketa, Stand 1 mailan.

Agerraldia egin du koalizio subiranistak Bidasoako Ospitalearen aurrean, bertako "gainbehera" salatuz.

3.000 herritar inguru bildu dira Zabaltza plazan, eta enegarrenez Bidasoa ospitaleko gabeziak eta zerbitzu falta salatu dituzte.

Idazle irundarrak 'Cafe Mokka' lehenengo eleberria argitaratu zuen apirilean, eta bi hilabeteotan izugarrizko arrakasta izan du. Garai bateko kafetegi klasikoak irudikatu nahi izan ditu, horien giroa eraman du lanera.

Europan izango da Bidasoa beste urte batez, Espainiako Kopan bigarren izan ostean. Denboraldi gorabeheratsua izan arren, helburuak bete eta balorazio positiboa egin du jokalariak.

Gazteak izango dira Zuena da Hitza bideo-podcast sortaren protagonistak. Oarsoaldeko eta Bidasoko gazteek badute zer esan, eta haien hitza jasotzeari ekin dio tokiko euskarazko hedabideak.

Maila nagusiko partidan Dario edo Ezkurdia eta Martijak osatutako bikoteak Amiano eta Mariezkurrena II-aren aurka jokatuko dute.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak agerraldia egin zuen atzo, eta Dunboako familia baten kasuan sakondu zuten, haien etxegabetze saiakera eta lehenagokoak azalduz.

Aurtengo edizioak hiriaren ondarea ezagutarazteko proposamen ugari izango ditu; Ainhoa Gordo irundarrak aurtengo kartela egin du.

BDZk deituta, CAFek Jerusalemgo tren ertainaren proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin dute, San Juan plazan.

Ordezkari sindikal bat kaleratu dute, eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, hilak 22, Mercadonan, 11:00etan.

Datorren asteartean, hilak 23, Palmera Monteroko 5. aretoan izango da hitzaldia 18:30ean hasita, sarrera librea da.

Gizonezkoen taldea nagusitasunez gailendu zen Durangon, eta Lehen Mailan jarraituko dute datorren denboraldian.

17:00etan hasita, ikasleek ikasturtean landutako musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte Zabaltza plazan.

Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren baitan, 'Navigium Isidis' prozesioa egingo dute uztailaren 18an, larunbatarekin, 19:00etan.

Alderdi jeltzaleak Alvarezengan konfiatuko du hurrengo urteko hauteskundeetan, alderdiaren aurpegia izateko.

Irailaren 15era arte egongo dira irekita, eta herritarrek bi txandatan sartu ahal izango dute; 11:00-15:15 artean, edo 16:15etik 20:30era.

19:00etan elkartuko dira, Zabaltza plazan, "eskualdeko osasunaren egoeraren alde, eta osasun publikoaren defentsan".

Kluben Liga Nazionalaren azken jardunaldia izango dute atletek; emakumeak tituluaren bila ariko dira Iruñean, eta gizonezkoak, Durangon.

Mediku, ikertzaile eta Biogipuzkoako zuzendari zientifiko irundarrak aurtengo festen agur ofiziala egingo du hilaren 23an, udaletxeko balkoitik.