Heriotza perinatalaren egunean, udaletxea argiztatuta

Bihar argiztatuko dute argi arrosez eta urdinez, Hego Euskal Herriko haurdunaldiko eta erdiberriaroko heriotzengatiko doluaren elkarteak hala eskatuta.

Biharkoa Haurdunaldiko, Erdiondoko eta Jaioberrien Heriotzen Dolua Ikusgai Egiteko Mundu Eguna da eta Irungo Udalak argi arrosez eta urdinez argiztatuko du udaletxeko fatxada. Eskaera hau, Hego Euskal Herriko haurdunaldiko eta erdiberriaroko heriotzengatiko doluaren elkarteak egin du.

Argiak, 19:25ean piztuko dituzte, eta 23:00etan itzali egingo dituzte, eraginkortasun energetikoagatik. Keinu honekin heriotza perinatala ikusarazi nahi dute. Haurdunaldian eta erdiberriaroan hiltzen diren haurren heriotzak ikusarazi nahi dituzte, askotariko arrazoiak direla eta. Haur baten edo jaioberri baten galera dakarte guztiek, eta kontuan izan behar da goitik behera moztutako proiektu bat eta lotutako alderdiak guztiak barne hartzen dituela.

Informazio gehiagorako, Esku Hutsik elkartera jotzeko esan du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.