Alkatea auzoetan San Migelera iritsiko da ostegun honetan

Auzoan zehar paseo bat emango du Labordak, 17:00etan. Ondoren, auzotarrekin bilduko da auzo elkartean, 19:00etan.

Alkatea auzoetan programaren ikasturte berria martxan da, eta dagoeneko Behobiatik, Urdanibia Berritik eta Lapitze-Elitxutik pasa ondoren, San Migelera joango da Cristina Laborda alkatea ostegun honetan, hilak 17. 

Betiko gisan, auzoan zehar ibiliko da lehenik, 17:00etan. Ondoren, auzo elkartearen egoitzara joango da auzotarrekin elkartzeko, 19:00etan. Behin osteguna pasata, udalaren orrialdean auzotarrek beraien proposamen eta iradokizunak ahalko dituzte bidali, eta udalak konpromisoen betetze mailari buruzko informazio puntuala ematen joango dela adierazi du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.