
Osasun Bidasoa plataformak elkarretaratzea deitu du hilaren 13rako osasun publikoaren egoera okerrera doala argudiatuta.

Herriko ikasleek erakusketa ibiltariari ekarpena egin diote. Uztailean iritsiko da Hondarribira egitasmoaren itsasoko zatia.

Jaizkibel konpainiaren urteroko berdintasunaren aldeko aitortza ekitaldia 19:00etan izango da, Itsas Etxean.

Irungo Udalak 3.040 euroko isuna jarri die Itaiako lau militanteri, 'No al feminazismo', 'Hombres idiotizados', 'Manipuladoras mentirosas' edo 'Hijas de puta' leloak ezabatzeagatik, besteak beste.

Gaur aurkeztu dute aurtengo sanmartzialen egitaraua, eta bihartik uztailaren 1era bitarte adin guztietarako proposamenak izango dira Irunen.

Hondarribia Baltsan egingo dute igandean, herriko hainbat kirol taldearen laguntzarekin. AZTEGIk sustatutako egitasmoa da.

Plan estrategikoak zazpi ardatzetan banatutako 61 proposamen izango ditu, eta 2029ra arte indarrean egongo da.

Olinpiaden Korto Lehiaketa egin dute, lehenengo aldiz. Ostiralean Itsas Etxean elkartu ziren, dotore jantziz eta haien film laburrak aurkeztuz.

Ostiraletik igandera egingo dute 23. edizioa, eta elikadura, autozaintza eta etxeko jasangarritasuna lantzeko 50 jarduera egingo dituzte.

Eliza ondoko plazak ez zuen izenik, eta maiatzako udalbatzan erabakia hartu dute: Maria Garro plaza izango da. 1611. urtean sorginkeriaz leporatutako emakumeetako bat izan zen Garro.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Olinpiaden amaierarekin bat eginez, telefono bidez arreta eskatzeko zerbitzua jarriko dute martxan. 688 71 87 97 da zenbakia.

Itsasoa izango dute protagonista, eta era ezberdinetan disfrutatuko dute hartaz.

Espainiako Olinpiar Batzordeak hala erabakita, Irunek kirolaren alde egindako lana saritu dute, hiriaren nortasunaren parte baita.

Sanmartzialak girotzeko aurtengo Zabaltza plazako kioskoko dantzaldiak aurkeztu dituzte; lehenengo emanaldia, etzi, 18:00etan.

Datorren ostegunean, hilak 11, Iñaki Lopez de Luzuriagak eta Iñaki Alegriak liburu berria aurkeztuko dute, 19:00etan.

Jaialdiaren lehenengo edizioa abuztuaren 28 eta 29 egingo dute Ficoban, eta dagoeneko egun bakoitzeko egitaraua prestatu dute.

Aurten ere, San Juan plazako kontzertuak ikusteko plataforma jarriko dute; izena eman beharko dute aldez aurretik.

Hobi batean matxurak agertu dira, eta ur hornidura moztu egin behar izan dute. Datozen egunetan sistema alternatibo bat ezarriko dute, horrelako ezustekoak ekiditeko.

Asteburuan jokatutako Euskadiko Master Txapelketan zazpi urre irabazi dituzte, eta sasoiko daudela erakutsi dute.