Albisteak

Jaurlaritzak abiatutako bonuen kanpainara 30.000 euro bideratu ditu udalak

Tokiko merkataritza sustatzeko helburua duen Euskadi Bonu Denda kanpainarekin bat egin du udalak. Herritar bakoitzak bost bonu jaso ahal izango ditu.

Gazaren kontrako "genozidioa" salatu dute hondarribiarrek

Dozenaka herritar bildu zituen atzo Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak. Israel Palestinan aplikatzen ari den "zigor kolektiboa" bukatzeko "konponbide justu eta demokratikoa" eskatu zuten.

Elkartasuna adierazi diote Palestinari Irunen

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta, irundarrak ere udaletxe aurrean elkartu dira Palestinari elkartasuna adierazteko.

Euskararen Egunak hiru egun izango ditu Larreaundin

Kaleratu dute azaroaren 18an hasiko den egitaraua. Plazak mugatuak dira eta aurretik izena eman behar da parte hartzeko.

22 urteren ondoren, Ricardo Garciaren lekukoa hartu du Igor Emeryk Real Unionen gidaritzan. Besteak beste, Gal berritu nahi du.

Real Unionek bertan behera utziko du Realarekin duen akordioa

Antxeta irratiak aurreratu du hitzarmena bertan behera utzi eta Aston Villarekin beste bat sinatuko duela talde txuri-beltzak.

Palestinaren aldeko gaurko mobilizazioarekin bat egin du udalak

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako elkarretaratzean izango dira udal ordezkariak. 19:00etan bilduko dira hondarribiarrak, udaletxean.

Aldundiak 14 milioi euro bideratuko ditu erabilera askoko pabiloira

Pabiloia instalatzeko 14 milioi eurotik gorako urte anitzeko kontu sail bat izango du aldundiak eta lehen ekarpena 50.000 eurokoa izango da. Instalazio honek HAPO aldaketa ekarriko du.

PSE-EEren egoitza gorriz margotu dutela salatu dute

Fatxadan pintaketa gorri batzuk egin dizkiete asteburuan. "Berriz ere aurpegia ematen ez dutenen eta gauez jarduten dutenen intolerantzia" salatu nahi izan dute.

Urte osora zabaldu dute Gure Artean programa

Migratu duten emakumeei Irun gehiago ezagutzen laguntzea da xedea, emakume boluntarioen laguntzarekin. Bi txandatan dago banatuta programa.

Palestinaren erresistentzia eskubidea aldarrikatuko dute mugatik CAF-era

Manifestazioa deitu dute larunbat honetarako "Israelgo Estatu sionistaren genozidioa salatzeko eta palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea defendatzeko". Hendaiako tren geltokitik abiatuko dira 12:00etan eta Irungo CAF enpresan bukatuko dute mobilizazioa.

Biola eta piano duoak, Ricardo Requejo ganbera zikloan

Igande honetan eskainiko dute biola jotzaile errusiarrak eta piano jotzaile euskaldunak kontzertua. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

martindozenea

Gazteartean programa jardueraz betea dator otsailean

Otsailerako antolatutakoen artean podcast tailerra, inauterietako jarduerak eta sukaldaritza tailerrak nabarmendu ditu udalak.

Meatzari kaleko ur hoditeria aldatzen hasi dira

Zortzi astez iraungo dute lanek. 60 urte baino gehiagoko hodiak berriengatik ordezkatuko dituzte. 115.000 euroko aurrekontua dute obrek.

Ekofeminismoaz hausnartzera, bor bor plazan

Hausnarketarako plaza kolektiboak hurrengo hitzordua finkatu du hilaren 31n, Erdiguneko auzo elkartean. Ara! Gorputzek gidatuko du hurrengo saioa.

'Hondarribia' aldizkariaren urtarrileko edizioa, kalean

Online bidez kontsultatu daiteke jada euskarazko udal aldizkariaren 386. zenbakia.

Aurtengo inauterietan maskarak izango dira protagonista

Judas Arrietaren 'Manga Mask Boy' kartela izango da 2024ko Inauterietako irudia. Guztira 15 lan aurkeztu dira kartel lehiaketara.

Oiasson, historia ikastaro berri bat eta eleberrien tertulien buelta

Otsailaren 6an hasiko da 'Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko gizarteetan' ikastaroa, eta tertulia, berriz, otsailaren 26an. Izen emateak zabalik daude.

mugikortasuna
Europako Mugikortasun Astearen balorazioa egin du partzuergoak.

Mugikortasun planari alegazioak aurkeztuko dizkio EH Bilduk

Planean ageri diren proiektuetan "ondorioen aurreikuspen falta" dagoela baloratu du EH Bilduk. Horrez gain, datozen urteetako proiektu handiak ez direla jaso azaldu dute, hala nola, Txenperenea eremua.

Florencio Iratxetak plaza forma du berriro

Inguru horretako 'etxe merkeak' proiektuaren bultzatzailearen izena duen Florencio Iratxeta plaza berreskuratu dute. Hala, Anakako etxeen lehen fasea bukatu dute.

Denboraldiko lehen jaitsiera, Portugaleten

Hondarribia Arraun Elkarteko B ontzia izan zen elkarteko ordezkari bakarra. Gainontzeko ontziak Kaikuk antolaturiko test estropadan izango dira datorren asteburuan.

Gehiago