Albisteak

Euskararen plan estrategikoa herritarren laguntzarekin diseinatuko du udalak

Uztailaren 31an egin zuten azken hausnarketa batzordea. Herriko eragileak euskara arloan saretu eta aktibatzeko aurrera eraman beharreko ekintzak zerrendatu eta lehenetsi zituzten bertan.

Pio XII plaza irisgarriagoa izateko lanak egingo dituzte

Aldaketa txikiak izango dira eta plazaren izena duen kalean izango du eragin nabarmena. Hiru hilabetetan egikarituko dituzte.

Irungo autobus flota osoa izango da elektrikoa

Hiru autobus elektriko fabrikatzeko esleipena egin du udalak. Era horretan, Irunbusen bost lineak guztiz elektrikoak izango dira.

Tiroz hildako zaldi bat aurkitu dute Jaizkibelen

Gipuzkoa 3440 errepide ondoan aurkitu zuten zaldia, 11. km-an. Ertzaintzak arratseko 19:00etan izan zuen horren berri.

Suteen aurkako helikopteroa, aurki

Hasiera batean, zerbitzuak Hondarribian, Sondikan eta Forondan kokatzeko ideia zabaldu bazen ere, oraindik guztiz zehaztuta ez dagoela argitu du Xabier Lopetegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea-ko prentsa arduradunak.

Artoaren jardunaldiak Cilantropo jatetxearen eskutik

Merkataritza biziberritzeko estrategia planaren barruan, jardunaldi gastronomikoak antolatu ditu Cilantropok gaurtik igandera.

Bueltan da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa

Aitzondo Euskara Taldeak hartu du IX. txapelketa antolatzearen lekukoa, eta 23. Korrika Irundik abiatuko dela baliatu dute berriro antolatzeko. Martxoaren 2an egingo dute, Palmera Montero gunean.

Babarrunak dastatzeko azken xehetasunak, prest

Babarrun lehiaketa egunaren aurretik hitzaldi bat antolatu dute bihar (otsailak 1), 19:00etan, Batzokian.

Inauterietarako herri bazkaria antolatu dute

Otsailaren 1ean jarriko dituzte salgai herri bazkarirako sarrerak. Ttopara kafetegian edo Etxeberria tabernan eros daitezke.

Laguntza gutunetan, baita gazteak ere

Adinekoen bakardadeari aurre egiteko gutunen dinamika Pio Baroja institutura zabaldu du udalak. Belaunaldi arteko proiektua izatea bermatu nahi dute.

Zaisa Txingudik ezin izan du Urgozo garaitu

Sailkapeneko liderraren kontra jokatu du asteburuan Zaisa Txingudik. Gazteenek, berriz, garaipena dastatu dute.

alardea

Kantinera izateko eskaeren epea ireki dute

Konpainia gehienek maiatzaren 9an egingo dituzte zozketak. Bestalde, txilibitua eta danborra jotzen ikasteko ikastaroak abian dira.

Zero Zabor Uretan kanpainaren baitako hitzaldia, bihar

Lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleei zuzendurik hitzaldia da. Mater ontzi museoko ingurumen hezitzaileek gidatuko dute saioa.

Buru osasun arazoek familiengan duten eragina hizketagai

Hitzaldia eskainiko du Agifes elkarteak Palmera Montero gunean. Hilaren 23an izango da, 18:00etan.

hauteskundeak

EAJk hauteskunde kanpaina egingo du bihar Irunen

Luis Marianoko lorategietan bilduko dira, 19:30ean. Bakartxo Tejeria eta Joseba Egibar jeltzaleak bertaratuko dira

Espainiako Errepublika Eguna oroitu dute

Almudena Grandes plazatxoak bandera igo, eta ekitaldia egin zuten atzoko egunean. Cristina Laborda alkateak hitza hartu zuen, besteak beste.

Geldialdiaren ondoren, azken aurreko xake jardunaldiak jokatu dituzte

Gipuzkoako ligako 10. xake jardunaldian garaipen bat eta bi porrot lortu zituzten Marlaxkako taldeek. Julen Goia gazte lesakarrak, berriz, Noaingo Eskolarteko txapelketan bigarren postua eskuratu zuen.

Apal bada ere, baina Hondarribiko aireportuko trafikoa gorantz

Martxoan, iazko hilabete berberarekin alderaketa egiten bada, %0,7an hazi da bidaiarien kopurua. Hegaldiak, aldiz, jaitsi egin dira.

Delituei aurre egiteko hitzaldia eman diete poliziek merkatari eta ostalariei

Guztira 50 ostalari eta merkatari bertaratu ziren. Bizikidetza eta Segurtasun Itunaren karietara antolatu dute topaketa hau.

sanmartzialak

Sanmartzialak iragartzeko kartel lehiaketa aurkeztu dute

Apirilaren 16tik maiatzaren 24ra luzatuko da lehiaketa, eta aurtengo bestak ekainaren 20tik uztailaren 1era izango dira.

Gehiago