Albisteak

Erretiratuek Hondarribian pasatuko dute larunbat goiza

Errenteria-Oreretako erretiratuen taldeek Hondarribira irteera egingo dute bihar. Hain zuzen, goiza bertan pasatuko dute herria ikusiz, eta paseotxoa eman ostean eguerdi aldera bueltatuko dira berriz ere herrira. Plan hori egiteko asmoa duenak 08:25ean...

admin

Mahai jolasetan ariko dira etziko Kale Ekintzan

Etziko Kale Ekintza Arraguako Aldeguna elkartean izango da. Lehen Hekuntzako ikasleek mahai jolasetan aritzeko aukera izango dute bi orduz, 16:30etik 18:30era.

admin

Ikuskaren laugarren saioa

Gaur bost film labur proiektatuko dituzte Ikuska Pasaiako Film Laburren Erakustaldiaren baitan. Bi Xabier Portugal Sarietarako El chef eta El nunca lo haría filmak lehiatuko dira gaur, eta sail ofizialerako El ambidiestro, 360º, La 5 muertes de Ibrah...

admin

Musikalean egingo dute

Hilaren 18ko iluntzean Musikalean ekitaldia egingo dute, 20:00etatik aurrera. Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolaren egoitzatik aterako dira ordu horretan. Kalez kale joango dira. Gurutze Santuaren Plazaraino joango dira txistu eta akordeoi taldeetako k...

admin

Datorren asteazkenean inauguratuko dituzte babespeko apartamenduak

Datorren asteazkenean, hilaren 24ean, babespeko etxebizitzak inauguratzeko ekitaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta nahi duten herritarrek har dezakete parte bertan. Etxebizitza horiek bisitatuko dituzte lehendabizi eta ondoren askari txiki bat egingo dute bertan. Etxebizitzen obra osoa bukatuta baldin badago ere, oraindik ekipamenduko zati batzuk falta direla jakinarazi du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Horrez gain, oraindik inor bizi ez dela azaldu du. Salaberriak esan du babespeko etxebizitzetan onartua izateko baldintzak ez dira etxebizitza tasatuen antzekoak: «Prozedura ezberdinak dira. Babespeko etxebizitza bat eskuratzeko benetako beharra izan behar dute eta Ongizate Saileko bulegoan eman behar dute izena. Informazio gehiago ere bertan emango dute». Alkateak azaldu duenez, gizarte teknikari batek aztertuko du eskaera egiten duenaren egoera eta eskaera hori onartuko dute ala ez. Gero kontratua egingo lukete eta pixkanaka etxebizitzak betetzen joango dira beharra duten horiek. «Ez dira denak batera beteko, beharrarekin betetzen joango dira». Guztira zortzi dira babespeko etxebizitzak. Lau pertsona bakarrarentzako izango dira eta gainontzeko lauak bikoitzak izango dira. Hala ere, etxe guztiak ez dira berdinak: «Hiruk logela bakarra izango dute eta beste batek bi logela izango ditu. Azken kasu horretan, bikote ez diren lagunentzako izango da etxebizitza, neba-arrebak badira, adibidez», esan du Salaberriak. Eguneko zentroa Babespeko etxebizitzen inaugurazio ekitaldia [...]

admin

Kutsadura elektromagnetikoari buruzko hitzaldiak

Kutsadura elektromagnetikoari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek. Biak izango dira datozen astelehenetan, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan, eta Asier Arregiren eskutik. Datorren astelehenean, hilaren 22an, Zer...

admin

Buletin elektronikoa bidaltzen hasi da Gazte Informazio Bulegoa

Gazte Informazio Bulegoa zerbitzu berria eskaintzen hasi da: Gazte Buletin Elektronikoa. Astean behin, ostiralero, bidaliko dituzte posta elektronikoz Oiartzungo eta Gipuzkoako beste herrietan egon daitezkeen intereseko berriak harpidetzen diren gaztee...

admin

Txistu doinuak Trintxerpen

Musikalean ekimenaren baitan Pasaia Musikal Musika Eskolako txistulariek kalejira eta kontzertua eskainiko dute bihar Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, 18:15etik aurrera. EHME Euskal Herriko Musika eskolen Elkarteak ekimen hori antolatzen duen hirug...

admin
Gehiago