Santomasetan txozna jarri nahi dutenek hilaren 24a arte dute eskaera aurkezteko epea. Gehienez ere bost postu jarri ahal izango dira, horietako hiru zuzenean Udalak erabakita, eta beste biak aurkeztutako taldeen arteko zozketaz; abenduaren 2an egingo da. Oinarriak HAZ bulegoan, Gazte Informazioan (Foru karrikan) eta Kultur arloan (Eguzkitzaldea kaleko Ospitale zaharran) kontsultatu daitezke, baita udalaren
webgunean ere.