Albisteak

Bihar kiroldegiko igerilekua, okupatuta

Bihar, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta, V. San Esteban Igeriketa Saria jokatuko dute Elorsoro kiroldegian. 16:00etan hasiko dute proba. 14.30etik aurrera, igerilekua okupatua egongo dela ohartarazi dute kiroldegitik, eta ohiko erabiltza...

admin

Itsas Mendiko pala txapelketa azken txanpan

Ia jardunaldi guztiak jokatu dituzte Itsas Mendiko XIV. Pala Txapelketan parte hartzen ari diren zortzi bikoteek. Ligaxka gaur bukatuko da, eta hilaren 13an eta 14an finalerdiak jokatuko dituzte. Gaurko egunerako partida guztiak jokatu ez badira, gutxi...

admin

Alegazio gehiago kanpo kaiaren aurka

Joan den ostiralean bukatu zen kanpo kaiaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari alegazioak aurkezteko epea, eta beste hainbat sindikatuk, alderdik eta eragilek bezala, ezker abertzaleak eta Aralarrek alegazioak aurkeztu dituzte. Ezker abertzalearen arabera, plan zuzentzaileak ez du portu azpiegitura berri baten eraikuntza justifikatzen: “Planak suposatzen duen hazkunderako beharrizan premiazkoa eta estrategikoa ez dago merkatu datuetan zein balorazio sozioekonomikoetan oinarritua”. Horrez gain, plan zuzentzaileak zein ingurumen txostenak finantziazioaren eragina ez dutela  aztertzen adierazi du ezker abertzaleak. “Plan zuzentzailek prozedurak urratzen ditu, eskumenak modu iruzurtian  erabiltzen ditu eta herritarren parte hartzetik ihes egiten du. Plan honen benetako bultzatzaileak portuko ekimenetik kanpo dauden eragileak dira. Hauek izaera publikoa duen bazkide baten bila dabiltza, Portu Agintaritza, zeinak diru publikoaren bidez plataforma eta eremuak sortuko dituen, bertan bestelako ekinbideak finkatuko dituzten eragile pribatuek, inolaz ere portu ekinbideari loturarik izango gabe”, azaldu dute ezker abertzaleko kideek. Aralarrek, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Pasaiako Portu Agintaritzari eta Estatuko Portuei bakoitzak bere eskumenen arabera, “anbiguotasunean mugitzen den eta gauzatzen ez den proiektu hori bultzatzeari utzi” diezaiotela eskatu die. “Gero eta azterketa, datu eta txosten gehiago ezagutu, orduan eta argiago dugu kanpoko kaiaren proiektuak inguru hori biziberritu ordez, bere hiri eremua, landa eremua, Jaizkibel mendia, eta itsas eremua txikituko” dituela [...]

admin

Gabonetako ekitaldiak hilaren 23an hasiko dira

Hilak 23 16:30. Puzgarriak Saldisen. 17:30. Musika Mugimenduko ikasleen erakustaldia, Gezalan. 19:00. Talde koraleko eta Txinparta abesbatzako ikasleen kontzertua, Gezalan. 19:30. Gabonetako kontzertua musika eskolako akodeoi taldearekin, orkestrarekin...

admin

‘Udalbiltza auzia’ri buruzko hitzaldia emango dute asteartean

Udalbiltzaren aurkako epaiketa bukatuta, epaiaren zain daude auzipetuak. Horietako batek, Imanol Esnaolak, hitzaldia emango du astearte arratsaldean udaletxeko pleno aretoan, 20:00etatik aurrera. Herriko Udalbiltza sareak antolatu du astearteko hitzald...

admin

Ertzaintzak biktimen elkartea sortu du

Erretiratutako zenbait ertzainen ideiatik abiatuta, Aserfavite elkartea sortu dute Ertzaintzan: Terrorismoaren biktima izandako ertzainen eta senideen elkartea. Elkartearen helburua kolektibo horren bozeramaile izatea da. Kolektiboa 25.000 pertsona ing...

admin

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots urtarrilaren 5ean Lezon izango dira

Gabonetako oporrak bukatu eta eskolara itzuli aurretik, Lezoko haurrek izango dute zerekin kontsolatu. Izan ere, azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak igoko dira Bekoerrota kiroldegian prestatuko duten oholtzara. Urtarrilaren 5ean izango dira herrian. Datorren astelehenean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai pailazoen ikuskizunerako sarrerak. Sarrera horiek Lezon eta Errenteria-Oreretan salduko dituzte, honako puntuetan: Lezon, Bekoerrota kiroldegian bertan, Altzate igerilekuetan eta Donibane kaleko Kultura eta Euskara bulegoan; Errenteria-Oreretan, berriz, Xenpelar kulturdendan. Kultura eta Euskara bulegoari dagokionez, 08:30etik 14:30era izango da irekia. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna ikusteko sarrera bakoitzak bost euro balio ditu. Ez dira zenbatuak izango. Hiru urtetik gorako guztiek erosi beharko dute sarrera. Pertsona bakoitzak, gehienez, hamar sarrera eros ditzake. Nahiz eta azken urteetan sarrerak agortu diren, sarrera guztiak ez badituzte saltzen, urtarrilaren 5ean bertan salduko dituzte. Horrela, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko dituzte leihatilak. 11:00tan irekiko lituzkete, 12:00etan hasiko baita ikuskizuna. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak: kiroldegiko ate nagusia eta atzealdeko arrapala. Lezoko Udaletik eskaera egin diete herritarrei: «Ikuskizunak azkeneko urteetan izan duen arrakasta kontuan hartuta, eta inguruko herrietako gurasoen eta haurren eskaera ere gehitzen dela ikusita, Udalak dei egin nahi die gurasoei: lehentasuna eman sarrerak haurrei erosteari, mesedez. Aldi berean, ahalik eta [...]

admin

Emaitza onak lortu dituzte Honbuko kideek Espainiako Kenpo Txapelketan

Arrakastatsua izan da Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko kideek Granadara (Espainiara) egin duten bisita. Han jokatutako eta Espainiako Federazioak antolatutako Espainiako Kenpo Txapelketan emaitza onak lortu dituzte. Pasa den azaroaren 27ko asteburuan jokatu zituzten txapelketako lehiak (kenpoko sistema guztietan), Almuñecarren, Granadan, Espainiako Estatuko kenpo kirolari onenen kontra. Kirolariek euren autonomia erkidegoak ordezkatu zituzten. Honbuko kideak Euskadiko Selekzioarekin joan ziren lehiaketara, Alain Isasa kapitaina buru zutela. Kenpoko euskal departamentuak izendatu du hala Isasa, kirolean egin duen ibilbide onagatik. Guztira, hamar kidek osatzen zuten EAE Euskal Autonomia Erkidegoko taldea, eta horietatik sei ziren Honbukoak. Oso emaitza onak lortu zituzten Honbuko kideek. Ioritz Irazusta (Helduen Maila, gerriko marroira arte). Irabazlea kontaktu osokoa ez den borrokaldian. Bigarren postua puntu borrokaldian. Hirugarren postua defentsa pertsonalean. Naiara Benitez (17 urtez azpiko maila, gerriko beltza duten emakumeak). Puntu borrokaldian irabazlea. Kontaktu osokoa ez den borrokaldian, bigarren postua. Katatan, bigarren postua. Hirugarrena defentsa pertsonalean. Ekaitz Benitez (Haur Maila, gerriko marroira arte). Defentsa pertsonalean irabazlea. Kontaktu osokoa ez den borrokaldian, bigarrena. Alain Basasoro (helduak, gerriko marroira arte). Puntu borrokaldian irabazlea. Alain Isasa (gerriko beltza duten helduak, 85 kilora arte). Kontaktu osorik gabeko borrokaldian bigarren postua. Jon Ander Rodriguez (17 urtera artekoak). Hirugarrena kontaktu osorik gabeko borrokaldian. Hirugarrena defentsa pertsonalean.

admin
Gehiago