
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Ttur-Ttur euskaltzaleon bilguneko Ane Lardiren eskutik, Oiartzuarren Baitan atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Imanol Haro UEMAko kidea izango da irratian eta haurrak euskaraz erre...

Olibeteko auzotarrek urteak daramatzate inork desiratzen ez duen bizilagun batekin bizitzen: zaratarekin. Alde batetik eta bestetik daukate zarata eta horrek arazo ugari sortzen dizkie, batik bat lo egiteko garaian. Aspaldian ixilik egon dira auzotarrak, baina azken aldian, zarata egon arren, entzuten ari zaie, bertako Zuhaitza auzo elkartea biziberritu egin baita. Apiriletik herritar talde bat bi astean behin elkartzen ari da eurek detektatzen dituzten arazoak eztabaidatu eta dagokion tokian salatzen. Horrez gain, orain bi helburu nagusi dituzte. Batetik, aldizkari bat egin nahi dute auzoan gertatzen diren gauzen berri emateko, eta bestetik, berriz, kanpaina bat aurrera eramatea, auzotarrak eta herritarrak sentsibilizatzeko, “atseden hartzea eskubide bat delako”, adierazi du Luis Saiz elkarteko ordezkarietako batek. Bizi duten egoerak ere bizitza kalitatean eragina daukala ere gaineratu du. Urteak daramatzate horrela eta dagoeneko kokoteraino daude zarata jasatearekin. Zarata iturri ugari dituzte auzoan. Batzuk aspaldikoak dira, esate baterako, Papresa. Saizen esanetan, lantegia martxan jarri zutenetik ari da zarata ateratzen, baina urte guzti hauetan ez dute ezer egin soinua murrizteko. Gainera, duela urte asko ez direla makina berri bat jarri zutelako Papresak oraindik eta zarata gehiago ateratzen duela jakinarazi du. Papresaren jarrera handiustetzat jo du. Beste iturri ohiko bat trenarena da. Auzotik bertatik pasatzen da trenbidea eta egunez [...]

Gogor astindu du Euskal Herriko kultura Xabier Lete hil izanak. Alor horretako eragileek sortzaile oiartzuarra joan delako samina agertu dute, eta egunotan etengabe egiten ari dira Leteren aldeko ekimenak. Horien baitan ezinbestekoa zen Durangoko Euska...

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 62. urteurrena dela eta, Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldeak elkarretaratzea egingo du, etzi, 19:30ean, Xabier Olaskoaga plazaren atarian.

Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloaren baitako azken hitzaldia bihar izango da. Bi hitzaldi eman ondoren, hirugarrena eta azkena izango da biharkoa. Bertan, Eugenio Etxebestek parte hartuko du. Etxebeste ETAko buruzagi izatearen eta...

Larunbatean hil zen Xabier Lete musikari eta idazle oiartzuarrari omenaldia egiteko asmoz, poesia errezitaldia egingo dute Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan. Ekimenari Esker onez, Xabier izena jarri diote, eta parte hartzera animatzen diren guztie...

Bertsolari gazteen Xenpelar Sariko azken kanporaketa ostiralean jokatu zen, eta bertan beste bi bertsolari sailkatu ziren final handirako: Odei Barroso eta Haritz Casabal. Final handia, hain zuzen, bihar izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00et...

Xoane Legarda eta Iker Goldaraz larunbatean Donibaneko kiroldegian izango den Barricadako kontzertua antolatu duen Bixi-Bixi elkarteko kideak dira. Kontzertuaren gaineko azken berriak eta elkartearen ingurukoak ekarri dituzte lerrotara. Zergatik Barricada? Xoane Legarda: Barricada delako, eta azkeneko diskoan 36. Gerraren gaiak baduelako garrantzia eta guk, hori baliatuz, oroimen historikoaren gaiari garrantzia eman nahi izan diogulako. Bada ere beste arrazoi garrantzitsua. Barricadak badu Bahia de Pasaia abestia, hemen gertatutako sarraskia gogoratzen duena. Beraiek oso gertutik bizi zuten orduan gure herrian gertatutakoa eta kontzerturako deitu genietik dena eman dute egun horretan gurekin egon ahal izateko. Zenbat lagun ariko zarete lanean kontzertuaren egunean ? Goldaraz: 100 lagun inguru. Jendea guk eskatu gabe etorri zaigu bere laguntza eskaintzen, eta eskertzekoa da, lan asko dagoelako egun horretan. Trafikoa, segurtasuna, taberna… lan handia da. Blaka taldeak joko du ere. Ezagutzen ez dutenentzako; Nolako taldea da Legarda: Donostiako gazte batzuk dira, primerako musikariak. Santiotan jo zuten Donibanen, eta 80. hamarkadako rocka egiten dute, euskaraz. Oso talde gaztea da, baina oso-oso ona. Barricadako kontzerturako sarrera oraindik erosi ez dutenentzako mezurik? Legarda: Kristoren kontzertua izango dela. Hiru ordu eta erdi iraungo du; lehengo zatian, azkeneko diskoaren aurkezpena egingo dute eta bigarren zatian betiko kantak joko dituzte. Barricadako taldekideentzako Pasaia toki [...]