Albisteak

Azti Tecnalia ikertzaile baten bila dabil

Azti Tecnalia ikertzaile baten bila dabil, zientzia eta teknika arloetako hainbat ikuspuntutatik itsas inguruneko atun arrantzaren inpaktuak minimizatzeko eremuan lagundu dezan. Arrantza sektorea izango du ardatz lanak; beraz, komeni da langileak arran...

admin

PTParen kontrako alegazioekin mosaikoa egingo dute

Madalensoron irudia osatuko dute bihar sinadurekin; herritarrei agertzeko eta parte hartzeko deia egin diete

admin

Kirolkide, herriko kirolarien marka berria

Errenteriako Udalak jakinarazi du Kirolkide izango dela Udal Kirol Patronatuaren marka berria. Herriko kirolarien marka berria izango da. Irudi horren baitan, herriko hamabost elkarte, 70 talde federatu, zazpi ikastetxe eta 3.000tik gora kirolari egong...

admin

OAAM-ak blog berria jarri du martxan

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak blog berria jarri du abian. Bertan, herriko gertaerak, presoen helbide zein berriak eta bideoak ikusteko aukera egongo da .

admin

Maribel Lopez Gilen akuarelak, Mikelazulon

Maribel Lopez Gilen akuarela erakusketak ikusteko aukera dago urtarrilaren 9ra bitarte Mikelazulo Kultur Elkartean. Lopezek egungo Errenteria-Orereta erakusten du alde batetik, eta bestetik, 60. eta 70. hamarkadetako herria. Erakusketaz gain, hilaren 3...

admin

San Tomas eguneko errifa saritua 8501 izan da

Xenpelar AEK Euskaltegiko kideek jakinarazi dute aurtengo San Tomas eguneko errifaren zenbaki saritua 8501 izan zela. Txerriaren zozketa ezin da egin, beraz, trukean Gabonetako saski eder bat zozketatu dute. Saria jaso ahal izateko Xenpelar AEK Euskalt...

admin

Kirol ikastaroetan aldaketak egongo dira Gabonetan

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dute urtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin ohi dituzten kirol ikastaroetan aldaketak egongo direla urtarrilaren 8ra bitarte. Eguneroko jardunean egiten dituzten ekintzak egin beharrean, ikasta...

admin

EBk “eskubide sozialak” urratu direla salatu du

Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kentzeko hartu duen erabakiaren kontrako kritikak egin ditu Errenteria-Oreretako Ezker Batuak (EB). Gainera, gainontzeko udal taldeei adierazpen instituzionala egiteko proposamena igorri die. EBren arabera, “inprobisazio eta ardura falta” da Lan eta Gizarte Gaietarako Sailaren erabaki “arbitrarioa”. “Antza denez, ezarritako baldintzetako bat urratzen dute, eta horrek behartuko lituzke enplegu zerbitzuetan erregistratuta egotera” esan du. EBren ustez, baina, ez da inongo iruzurra, “ustezko irregulartasuna” baizik: “Hala ere, Jaurlaritzak diru laguntza hori kentzeko eskatu die Foru Aldundiei”. Jaurlaritzak “talderik ahulenetan ustezko errudunak” bilatzeko “presa” daukala uste du EBk, eta horiekin “gogor eta modu zakarrean” jokatzen duela: “Tramite administratiboa betetzeko aukera eman beharrean, larrialdi egoera batera bultzatzen ditu”. Egoera hori langabezia saria agortu zaienentzako 426 euroekin alderatu du EBk. Zentzu horretan, Udalak Jaurlaritzari ustezko irregulartasuna konpontzeko eskatu behar diola uste du. Izan ere, urteko lehen sei hilabeteetan 700 espedientek jaso dute errenta hori; alegia, 1500 lagunek. PSE-EEren erantzuna EBri laster iritsi zaio erantzuna PSE-EEtik. Hala, EBren “probetxua eta demagogia” salatu dituzte. PSE-EEko zinegotziek Jaurlaritzaren erabakiarekin bat egin dute, “iruzurra saihestea” helburu duela iritzita. Era berean, Lan eta Gizarte Gaietarako Sailari eskatu diote irregulartasun hori erraz aurkitu daitekeenez (INEM edo Lanbiden izena emanda egotea), arrazoizko epe bat irekitzeko izena [...]

admin

Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki, abesti sariketako onenak

Ereintza Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa Probintzialaren 64. edizioa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian eta epaimahaiaren arabera, Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki abesbatzak izan ziren onenak. Arratsaldean helduen mailako...

admin

Saio txukuna egin zuten bertsolariek Gabonetako bertso saioan

Eguberriaren biharamunarekin atzo arratsaldean bertso saioa izan zen Errenteria Hiria Kulturgunean. 60 inguru bertsozale bildu ziren saioarekin gozatzeko asmoz. Oholtza gainean Igor Elortza, Oihana Bartra, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre izan ziren es...

admin
Gehiago