Albisteak

Iñaki Lopetegi garaile Mitxintxola mendi lasterketan

Atzo Mitxintxola mendi lasterketa jokatu zuten eta Iñaki Lopetegik irabazi zuen proba 17:51eko denbora eginez. Bigarren sailkatua Alberto Chacon izan zen eta hirugarrena, berriz, Josean Daboz. Helmugara iritsi zen lehen emakumea Isabel Mendibil izan z...

admin

Bidasoa hobeto ezagutzeko bisita gidatuak izango dira

Bidasoko herritarrek nahiz beste txokoetakoek Hondarribia eta Irun sakonago ezagutzeko aukera jarri du Bidasoa bizirik taldeak bertako bi udalekin batera. Ezagutza hori bisita gidatuen bitartez egingo dute eta horietako batzuk haurrei zuzenduta eta beste batzuk publiko orokorrari begirakoak dira. Bihar eta etzi Hondarribiko txokoak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Goizean 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoen txanda izango da. Hitzordua goizeko hamaiketan jarri dute, Arma plazan dagoen turismo bulegoan, hain juxtu. Bisita gidatua euskaraz izango da. Arratsaldean, berriz, publiko orokorrak izango du aukera Hondarribia ezagutzeko. Arratsaldeko lauretan elkartuko dira parte-hartzaileak Arma plazako turismo bulegoan. Kasu honetan, bisitak euskaraz, gazteleraz eta frantsesez izango dira. Biak ala biak musu-truk izango dira eta ordubete inguru iraungo dute. Irungo txokoak ezagutuz Hondarribia ezagutu eta oraindik Bidasoa gehiago ezagutzeko jakin minez geratu denak badu beste aukera, Irungo txokoak deskubritzea. Lehen bisita gidatua ostegunean izango da, hilak 30, eta adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Arratsaldeko lauretan hasiko da bisita Irungo turismo bulegotik hasita, eta ordubetez herriko bazterrez gozatzeko aukera izango dute. Etzi ezin dutenek beste aukera izango dute urtarrilaren 4an ordu eta toki berean. Urtarrilaren 4ean eta 5ean 7 eta 11 urte bitartekoen txanda izango da. Bisita goizeko hamaiketan hasiko da Irungo turismo bulegotik. Izena emateko [...]

admin

Gazte Informazio Bulegoak, ordutegi berezia

Gabonak direla eta, Gazte Informazio Bulegoak ordutegi berria izango du urtarrilaren 9ra bitartean. Egun hauetan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita Mendiburu kaleko bulegoa. Larunbatetan itxita egongo da, jai egunak dire...

admin

Oiartzun Irratia: abenduak 27

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: Oarsoaldeko berriak, Oarso Bidasoko Hitza-ko zuzendari Urko Etxebesteren eskutik. 12:10ean: Entzulearen Egunean bizitakoa kontatuko dute. 13:15ean: Kirol informaz...

admin

Oiartzun Irratia: abenduak 25

Gaurko programazioa FM107an: Egun guztian zehar: musika.

admin

Udalbatzarrak onartu du plan ekonomiko finantzarioa

Estu, baina gobernu taldeak Pasaiako Udalaren plan ekonomiko finantzarioa aurrera ateratzea lortu du. Kontra PSE-EE eta PP agertu dira, baina gainontzeko taldeak abstenitu egin dira (EB, H1 eta EAJ), eta  plan ekonomikoa onartu dute gobernu taldearen ...

admin

Amaia Agirre eta Oihana ‘Korta V’, Xanisteban Eguneko finalean

Dagoeneko erabakita daude Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketako finalak: nesketan, Amaia Agirre eta Oihana Korta V ariko dira elkarren kontra. Mutiletan, berriz, Jon Gelbentzu eta Imanol Otegi. Egunetako egitarauari dagokionez, Xanisteban Eguna aipatutako finalekin hasiko da. Ondoren, 14:30ean, gazte bazkaria egingo dute Girizia elkartean (txartelak salgai daude Amazkarren eta Makutxon). 17:00etan, triki-poteoa egingo dute herrian zehar. 19:00etan, Arditurriko bidegorria antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, udaletxeko areto nagusian. 21:00etan, eguna bukatzeko, kontzertuak izango dira Kontzejupean: Arrabots (erromeria) eta We&Dem (Bob Marley-ren bertsioak). Egun guztian zehar, bestalde, Oiartzun Irratiak Entzulearen Eguna ospatuko du. Giriziak, Kataxulok eta Ttur-tturrek antolatu dute Xanisteban Eguna, Udalaren laguntzarekin.

admin

Olentzeroren etorrera, bihar, 17:30ean, plazan

Azken hilabeteak lanean eman ondoren, Olentzeroren Laguntzaileek dena prest dute Olentzero herrian hartzeko. Hala, bihar izango da Olentzeroren etorrera, txikienen gozagarri, 17:30ean, Doneztebe plazan.

admin

Oiartzunek Zumaiakoren kontra jokatuko du bihar

Oporrak hartu aurreko azkeneko partida jokatuko dute bihar Ohorezko Erregionalean OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek. Zumaiako izango dute aurrean etxetik kanpo. 15:30ean hasiko dira partida jokatzen, Aita Mari zelaian. Sailkapeneko bosgarren postuan...

admin

Euskara Aholku Kontseilua sortzeko araudia onartu du plenoak

Errenteriako Udalbatzak Euskara Aholku Kontseilua martxan jartzeko bidea ireki du gaur, kontseilu hori martxan jartzeko araudia onartu baitu. Udal talde guztien onarpena jaso du gai zerrendako bigarren puntuak; alegia, Errenteriako Udaleko Euskara Aholku Kontseiluaren araudia onartzeko proposamena aho batez atera da aurrera. Ohiko udalbatzarra izan da gaurkoa, nahiz eta ohi baino astebete lehenago egin, baina Gabonak direla eta, aurreratzea erabaki dute. Gabonen eraginez, gaurko gai zerrendak hiru puntu baino ez zituen. Ohi bezala, alkatearen, zinegotzi ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenen berri ematen hasi dute udalbatzarra. Ondorengo puntuan eman dute aholku kontseiluaren berri eta eztabaidara pasatu dira. Talde guztiek eman dute beren oniritzia. Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak “euskara sustatzeko tresna erabilgarritzat” jo du. Maite Peña EAJko ordezkariaren esanetan, “garaia da” Errenteriako Udalean ere euskararen aldeko plan estrategiko bat egiteko. Santi Angulo ezker abertzaleko zinegotziak ere planaren alde azaldu da, baina eskatu du Euskara Aholku Kontseiluan gainontzeko kontseiluetan gertatzen dena ez gertatzea. Hala ere, pozik agertu da ezker abertzaleak egindako hainbat ekarpen onartu direlako eta herritarren parte-hartzea sustatuko delako. Maite Peña Euskara zinegotziak eman du kontseiluaren berri. Euskara sustatzeko Udalak emandako pausoen baitan kokatu du plana. Kontseiluak, batetik, herritarrak inplikatzeko balioko duela nabarmendu du Peñak, eta bestetik, euskararen sustapena eta [...]

admin
Gehiago