Albisteak

‘Errautsak’, errenteriar ukituarekin, Niessen kulturgunean

Hiru konpainien elkarlanaren ondorio da Errautsak antzezlana: Artedrama, Le petit theatre de pain eta Dejabu. Azken konpainia, hain zuzen, errenteriarra da, eta etxean izango dira asteburuan. Izan ere, Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean eskainiko dute larunbatean eta igandean Errautsak. Larunbatean, 20:00etan izango da eta igandean, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude kulturguneko leihatilan. Ohiko sarrerak 9 euro balioko du, eta sarrera murriztuak (gazte txartela dutenak eta 65 urtetik gorakoak) 7 euro. Gaur goizean aurkeztu dute antzezlana Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Laura Landa Kultura Dinamizatzaileak eta Errautsak-eko aktoreetako batzuk, Ainara Gurrutxagak, Urko Redondok eta eta Miren Gaztañagak. Aktoreek jakinarazi dutenez, azaroaren 1ean estreinatu zuten obra Luhuson (Lapurdi), eta arrakastarekin, gainera, Arrixuri gela leporaino bete baitzen. Orduz geroztik Euskal Herriko osoko herrietan barrena ibili dira lana aurkezten, hor ere arrakastarekin (Azpeitiko Antzerki Topaketan Ikusleen Saria lortu zuen), eta asteburuan bi egunez Errenteria-Orereta izango da euren geltokia. 70. hamarkadan jaiotako sei pertsonaia izango dira protagonistak. Zazpigarren baten hiletan elkartu dira aspaldiko partez, eta euren belaunaldiko kezkak izango dituzte hizpide. Aktoreen azaldu dutenez, 70. hamarkada “borrokaz eta ametsez” betetako garaia izan zen, eta horrek markatuko ditu pertsonaiak, guztiak estereotipatuak: Kaiet (hipotekatua); Zigor (euskaldun zikiratua); Eider (euskaldun perfektua); Pili (ezdeusa); Fermin [...]

admin

Lehengusu Patxirentzako ipuina (Josu Delgado)

Hau lehengusu Patxirentzako ipuina da, eta Izaro eta Lohizunerentzako gutuna: “Patxi lehengusua kometagilea zen. Santutxun zeukan tailerrean baziren makilak hemen, oihalak hor eta sokak han. Lan eta lan aritzen zen, gaur bai eta bihar ere bai, amets bat zuelako: bere herriko haurrek kometen laguntzarekin hegan egitea. Bere herria hostoa bezalakoa zen: samurra, koloretsua, dantzaria, batzuetan kopetiluna eta bestetan argitsua, batzuetan zimela eta bestetan distiratsua, lurrari lotua baina airean beti. Ondoko herrietan ez ziren horrelakoak, ordea. Beruna zuten maite. Eta ailegatzen ziren toki guztietan beruna landatzen zuten: beruna Ameriketan, beruna Afrikan, beruna Asian, beruna, beruna eta beruna. Hainbeste berun zabaldu zuten, haietako asko eta asko berunezko bihurtu zirela. Gau batean, berunezko jendea etorri zen berunezko trastez josita, eta gure Patxi berunezko herriko ipurdiraino eraman zuten. Han berunezko kutxa batean sartu zuten, eta berunezko txakurrak jarri zituzten zelatan alde egin ez zezan. Horrelako askoz toki gehiago ere baziren berunezko herrietan, eta hostoaren Herriko kometagile asko zituzten berunezko txakurrek zainduta. Hantxe ziren, Patxi bezala, Pipe, Kurro, Josemi, Asier, Joxe, Iñako… Izarok eta Lohizunek asteak zeramatzaten hostoak biltzen lehengusuari eramateko Alcazar de San Juan izeneko ipurdi hartara. Bidaia luze-luzea egin zuten, eta gauez oso berandu iritsi ziren. Goizean, goiz-goiz jaiki ziren, saltoka eta kantari [...]

admin

Santa Ageda bezpera ostiralean ospatuko dute

Santa Ageda bezpera dela eta, Hondarribiko Musika Eskolako ikasleak kalera aterako dira ostiralean 17:30etik aurrera Musika Eskolatik, eta ordu betez, ondorengo lekuetan abestuko dute: Udaleko arkupetan, Arma plazan, San Gabriel Egoitzan, Gipuzkoa plaz...

admin

Santa eskean aterako dira Haurtzaro, Elizalde eta Lartaun

Eskualdeko ohitura zaharra da Santa Ageda bezperan etxez etxe,  kantari eskean ibiltzea. Dirua, janaria edo beste zerbait eskatzen da. Ohitura zaharra berrituz, Haurtzaro Ikastolako ikasleak eta irakasleak, makila eskuan eta txapela buruan, santa eske...

admin

Hobi septikoak dituztenek estolderia zergan hobaria jasoko dute

Hobi septikoak dituzten baserriek eta etxebizitzek estolderiaren zerga ordaintzeko salbuespena jaso dezakete. Horretarako, Udalak jarritako zenbait baldintza betetzen dituztela frogatu beharko dute jabeek. Hobi septikoaren mantenuaz eurak arduratzen di...

admin

Xenpelar Etxean, Afrikari buruzko erakusketa

Kabuga, itxaropenaren herria Afrikari argazki erakusketa jarri dute Xenpelar Etxean, eta hurrengo ostegunera arte (hilak 10) egongo da martxan. Behar Bidasoa Irungo gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du, eta egun, Afrikako eta Hego Amerikako egitasmo...

admin

Odol erauzketen bigarren saioa, bihar, Beraunen

Gipuzkoako odol emaileen elkarteak antolatuta, odol erauzketen bigarren saioa egingo dute bihar, Beraungo anbulatorioan. Herritar guztiei odola ematera joateko deialdia luzatu diete 18:30etik 20:30era. Odol emaileen elkartetik jakinarazi dutenez, odola...

admin

Cristobal Gamonen gosari gonbidapena etziko

Cristobal Gamon ikastetxeak gosaria bereziak antolatu ditu, eta etzi izango da azken deialdia. 09:00etatik 10:00etara izango da ikastetxean, eta guraso guztiei, batik bat LHko 5. mailakoei, gonbidapena luzatu diete.

admin

Garaipen bakarra herriko taldeentzako Udaberri Txapelketan

Pilota taldeek garaipen bakarra lortu dute asteburuan Udaberri Txapelketan. Gomazko paletan, nagusietan, Batzokikok 25-4 irabazi zion Ikasberriri. Gainontzeko partidak, berriz, galdu egin dituzte: pala motzean, nagusietan 35-40 galdu zuen Landarek Urni...

admin

Palan, bi partida galdu eta bat irabazi ditu Txostek

Palan bi partida galdu ditu Txostek. Udaberri paleta larruz lehian, Txost2-Gazteleku: 21-35. Euskal Herriko Ligan, pala motzean: Armintza-Txost: 40-31. Udaberri lehian, pala motzean, irabazi egin dute, Txost-Oiangu: 40-37.

admin
Gehiago